Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

140 karakteretan idatzitako #365ipuin lehiaketa antolatu du Berbarok bigarren aldiz

140 karakteretan idatzitako #365ipuin lehiaketa antolatu du Berbarok bigarren aldiz

Iaz antolatutako lehen edizioak izan zuen arrakasta kontuan hartuta, Berbaro elkarteak #365ipuin laburren lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Aurten ere hiru sari banatuko dira lehiaketak izango dituen hiru mailetako irabazleen artean, baldintza nagusiak euskaraz idatzita egon behar direla, ezin direla 140 karaktere baino gehiago idatzi eta #365ipuin esaldia sartu behar dela.

Ekimen honekin “laburgintzan trebatzen jarraitu” nahi dutela diote Berbaro elkarteko antolatzaileek, eta aurten ere iazko “ideia dibertigarri, sakon eta korapilatsu” erakutsiko duten ipuinak jasotzea espero dute.

Bigarren edizioko partaideak hiru kategoriatan banatuko dira. Bata, 14 eta 16 urte bitarteko Durangaldeko eta Zornotzako gazteentzako izango da eta partaideek nahi beste ipuin bidali dezakete 365ipuin@berbaro.eus emailera. Atal honetako irabazleak tableta eta liburu sorta irabaziko ditu.

17 urtetik gorako Durangaldeko eta Zornotzako partaideak lehiatuko dira bigarren taldean eta kasu honetan ere 365ipuin@berbaro.eus emailera bidali behar dituzte nahi beste ipuin. Atal honetako irabazleak 100 euro eta liburu sorta eskuratuko ditu.

Hirugarren kategoria, Twitterren bidez idatzi eta bidalitako ipuinentzako prestatuta dago eta berau edozein adin eta eremu geografikoko partaideentzat dago irekia. Irabazleak 100 euro eta liburu sorta jasoko ditu.

Berbarokoek iazko edizioko ipuin labur batzuekin egindako bideoa prestatu dute eta berau ikusgai dago https://www.youtube.com/watch?v=35srrs-KXbk helbidean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados