Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Donien Atxaren altxatzeak eta
‘Food Truck’ek girotuko dute San Prudentzioetako mozorro eguna

Txopo San Prudentzio Matiena 2016Aurtengo jaiak bihar hasiko dira, San Prudentzio egunaren bezperan, eguerdian altxatuko den Donien Atxarekin eta mozorro eguna ospatuz. Jaietako lehenengo asteburu honetako protagonistetako batzuk musika eta gastronomia izango dira. 

Bihar, mozorro egunean, eguerdiko 12:00etan altxatuko da Donien Atxagiroa alaitzeko, Ardoa Barrura fanfarrea, Iluntze taldearen dantza saioa, eta urteko lagun ospetsua saritzeko ekitaldia izango dira.

Ondoren, 13:30ean, Katalamixon taldearen eskutik, txosnaguneko txupinazoaren ordua izango da. Ordu berean, eraso sexistak prebenitzeko Beldur Barik gunea ere jarriko da Trañako plazan eta bertan ‘Gure gorputza, gure arauak. Abadiño’ goiburua duten txapak banatuko dira, baita erasoen aurkako mezuak dituzten zapiak ere.

Bazkal orduan, 14:30ean, maleta siku egin eta ‘food truck’ak egongo dira Traña plazan, jai batzordeak ogia eta postrea banatuko ditu. Arratsaldeko 17:30ean koadrilen arteko jokoak egingo dira leku berean. 19:00etan Irulitxa fanfarreak alaituko duen mozorro kalejira abiatu aurretik, bertan parte hartuko duten taldeen argazki ofiziala aterako da. Beranduago, 21:30etan, beste kalejira bat egingo da Perculights! taldearekin. Eguna amaitzeko Garilak 26 taldeak kontzertua emango du.

Domekan zehar, umeentzako jolasak egongo dira Traña plazan eta, 11:00etan, Txanbolin taldeko txistulariek kalejira egingo dute. Eguerdiko 12.30ean bertso-triki poteoari emango zaio hasiera eta ordu laurden beranduago, Jaizale txistulari elkarteak kontzertua emango du elizan. Arratsaldean tute txapelketa eta ginkanaren txanda izango da eta, ostean, berritasun moduan, Zigor Iturrietak umeentzako ‘show cooking’a eta Txiki Txef-a eskainiko ditu.

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados