Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Domekan ospatuko den Elorrixoko Mendi Bizikleta Martxak hiru ibilbide desberdin izango ditu

ElorrixoMendiBizikletaMartxa2018Elorrioko Txirrindulari Elkarteko Mendi Bizikleta Taldeak XIX. Mendi Bizikleta Martxa antolatu du domeka honetarako. Parte hartzaileek goizeko 10:00etan abiatuko dira Herriko plazatik eta luzera eta zailtasun desberdina duten hiru ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute.

Ibilbide luzeena eta zailena aukeratzen duten txirrindulariek, 36 kilometro eta 1.171 metrotako gain gora duen ibilbidea egingo dute. Ibilbide hau aukeratzen duten txirrindulariek Apatamonasteriorantz joko dute lehenik, gero Laumunarrietara eta Santa Lutzia igaroko dituzte Kanpazarrera heldu aurretik. Ibilbideak harrobi zaharretik eta Udala herritik jarraituko du, Besaidera eta Teilamendiko txabolara joko du ondoren eta Besaidera itzuli eta gero, irteera puntura jaitsiko da zenbait bide zidorretatik.

Prestatutako bigarren ibilbidea aukeratzen dutenek, 24 kilometroko luzera eta 702 metrotako desnibelari aurre egin beharko diote. Txirrindulariek aurrekoaren ibilbide berdina egin beharko dute lehen kilometroetan, baina Kanpazarrera joan beharrean Besaidera jango dira  zuzenean.

8 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat prestatutako ibilbideak berriz, 12 kilometroko luzera eta 90 metroko desnibel positiboa izango du. Apatamonasteriorainoko bidea beste txirrindulariekin egin ondoren, Gaztelurantz hartuko dute gaztetxoek, bariante berriaren ondotik doan pistatik. Hortik berriro Elorriora bueltatuko dira bidearen beste aldean dauden pistetatik.

Izena ematean 7 euro ordaindu beharko dituzte federatuek eta 15 euro federatuta ez daudenek. Proba hau martxa bat denez, ez da sailkapenik egongo.

Antolatzaileek hornidura puntua jarriko dute Besaiden, 24. kilometroan, eta amaieran edaria zein jatekoa izango dute eta oparien zozketa egingo da. Bizikletak garbitzeko lekua eta dutxak ere eskuragai izango dituzte.

Aldez aurreko izen-ematea Kirolprobak-en web orrian egin daiteke. Antolatzaileek aukera hau baliatzea gomendatzen badute ere, martxa ospatzen den egunean ere izena emateko aukera egongo da, irteera eman baino ordu bete lehenago, Herriko plazan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados