Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Domekako Azpi gorri txapelketa eta Azokarekin osotuko da aurtengo Mañariko Maiatza Kulturala

MañariaEuskadikoAzpiGorriTxapelketaMañariko Udalak antolatutako Maiatza Kulturala ekimena domekan egingo diren ohiko Euskadiko Azpi gorri txapelketarekin eta Azokarekin osotuko da. Horrez gain, pelotari profesionalekin tartea egongo da gaur bertan, eta zapaturako berriz, espeleologia txangoa eta koruaren kontzertua iragarri dituzte.

Pelotari profesionalekin gaur arratsaldean egingo den tartean Leire Etxaniz etxebarritarra eta Ibai Zabala berriztarra egongo dira. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera hitzaldia eskainiko dute eta jarraian masterclass bat gidatuko dute bertaratzen diren zaletuetzat.

Zapatuko egitaraua goizeko 10:00etan abiatuko den espeleologia txangoarekin hasiko da. “Ekimena 18 pertsonentzat mugatuta dago eta izena eman dutenek 30etik gora direnez, beste egun bat jarriko dugu zapatuko txangotik kanpo gelditzen direnentzat”, Endika Jaio Mañariko alkateak adierazi duenez.

Arratsaldeko 19:00etan berriz, Kirikiño abesbatzak kontzertua eskainiko du Andra Mari elizan.

Azpi gorri, Azoka eta Museoa

Domekan egingo diren IV. Euskadiko Azpi gorri txapelketa eta XXIV. Azoka goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak aldera amaituko dira eta 12:00etatik aurrera, Azpi gorri antxumearen okelarekin egindako pintxoak dastatzeko aukera egongo da.

Euskadiko Azpi Gorri Federazioak eta Mañariko Udalak antolatutako ahuntz eta aker lehiaketan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 17 abeltzainen 149 animalia izango dira ikusgai. Txapelketan arrazaren ezaugarri morfologikoak balioetsiko dira eta hiru atal izango dira, ahuntzak, akerrak eta sortak hain zuzen, eta atal bakoitzean hiru sari emango dira.

Edizio honetan 126 ahuntz izango dira, parte hartuko duten 21 sortek sei animaliez osatuta egongo baitira. 15 abeltzainek berriz, 23 aker aurkeztuko dituzte eta saila honetan hiru atal egingo dira: 1 eta 3 urte arteko aker gazteak; 3 eta 4 urte arteko akerrak eta 4 urtetik gorako akerrak.

XXIV. Azokan berriz, artisauak eta nekazal produktuak izango dira eskuragai, jarriko diren postuetan, besteak beste, gazta, ogia edo txakolina izango baitira. “Aurten berrikuntza bat izango dugu, Azokan jarriko den postu baten jateko algak egongo baitira”, Jaiok adierazi duenez.

Mañariko Hontza Museoak berriz, Trilobiteei buruzko gidatutako bisitak prestatu ditu zapaturako eta domekarako, 12:00etatik 13:00etara. Domekan, gainera, laborategia eta piezak biltzen dituen biltegia bisitatzeko aukera egongo da, 13:00etatik 13:30era.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados