UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Zorionak dantzarioi

Gaur dantzarion eguna da. Egun handia. Balkoian inoizkorik dotoreen agertu zarete herriko hiru taldeetako ordezkariok. Une batez zurekin bat eginda sentitu gara. Pozik. Pozarren. Baina, hain izan da une laburra! Ia konturatu orduko balkoitik desagertu zarete eta, hantxe geratu gara dantzazaleok herritarrez inguraturik, euripean, zuei besarkada bat noiz emongo,  txistulariren bat  jotzen noiz hasiko.

Umetxoak barriz, balkoira begira-begira globoren bat noiz ikusiko. Txutxeren bat noiz jasoko.

Bitartean txaranga bat izan dogu ondoan baina pare bat pieza jo ostean, txarangakoak be joan dira eta aurtengo jaiak dantzaz hasiko zirelako, hara non, gure poza putzura.

Guk baina, gure desioari eutsiz hantxe jarraitu dogu,  tinko, orduerdia igaro eta, ez musikarik, ez besterik, gu hantxe umezurtz.

Halako baten zinegotzi bat ikusi dogu balkoian. Adi egon gara zer egingo ote duen, baina ikusi doguna zera izan da, zigarroa lasai erre eta txapligua bota dauela. Uste genuen leku publikoetan galarazita egoela erretzea baina…

Geroago txistulari bi agertu dira balkoian. Tira, “oraintxe gure txanda” pentsatu dogu. Baina ez jaun-andreok, txistulariok euren tragoa edatera urten dira Udaletxeko balkoira. Irudi polita.

Lasai lagunok. Ordu batak aldera agertu dira azkenean txistulari, pregoilari, txupinera eta enparauak eta ekin diogu parrandari. Gozatu be gozatu dogu. Batzuk uste dot ondiño saltoka dabiltzala.

Luntx ederra egon ei da barruan. Euria izan da kanpoan.

Marisa Barrena

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados