Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Anbulantzia batekin gertatutakoaren inguruan

Joan zen urriaren 12ko gauean txosnagunean anbulantzia batekin gertatutakoaren inguruan hainbat adierazpen irakurri dugu hedabideetan. Gai honen inguruan Txosna Batzordeak duen ikuspuntua adierazi nahi dugu. Anbulantziak txosnagunera sartzeko izan zituen arazoen aurrean, argi eta garbi gelditzea nahi dugu anbulantzia txosnagunera sartzeko aurreikusitako ibilbidea Astarloa kaletik sartu eta txosnagunea zeharkatuz beste aldetik irtetzea dela. Udalak, baina, Astarloa kalean hesi bat kateatu zuen eta anbulantziak ezin izan zuen handik pasatu.

Txosnagunean edozer gertatuaz gero, Udaltzaingoak eta Ertzantzak txosnaguneko arduradunaren telefono zenbakia dauka zeozer gertatuaz gero berehala deitu eta neurriak hartzeko. Ez dugu ulertzen urriaren 12ko gauean telefono zenbaki horretara zergatik ez zuen inork deitu. Gainera, anbulantziako kideak Ertzain Etxera joan ziren nondik sartu zitezkeen galdetzera. Bat batean anbulantzia eszenatokiaren aurretik txosnagunera sartu zen. Momentu horretan bertan lanean zeudenak boluntarioak ziren, inongo erabaki ahalmenik gabekoak eta ez zekitenak zer gertatzen zebilen. Gainera, lekukoek azaldu digutenez anbulantzia argi gabe sartu zen txosnagunera, beraz, kanpotik ez zuen ematen ezer larria zenik.

Anbulantzia txosnagunean zegoela pertsona batzuk gerturatu eta anbulantzian pintadak egin zituzten. Ekintza hau gogor salatu gura dugu. Txosna batzordeak jai giroa eta auzolana bultzatzen ditu, eta ez ditu inolaz ere mota horretako jarrerak onartzen.

Hurrengo egunean Kurutziagako auzokideek azaldu ziguten gertatutakoa larria izan zitekeela. Zorionez artatu zuten gaztea larritasunetik kanpo zegoen. Txosna batzordeko kideok batzarra egin genuen gertatutakoa argitzeko eta gaztearen familiarekin hartu-emanean jarri ginen.

Amaitzeko, Txosna Batzordeak gertaera honen aurrean autokritika egitea beharrezkoa dela irizten dion arren, guk gure erantzukizunak bete ditugulakoan gaude. Gu gara lehenengoak gertatutakoa argitzea nahi dugunak eta horretarako lekukoekin, auzokideekin eta familiarekin berba egin dugu. Kurutziagako auzokideek Txosna Batzordearekiko izan duten errespetua eskertu gura dugu gainera.

Beste barik, jaien bigarren asteburua gelditzen zaigu oraindik. Txosnagunera gerturatu nahi duzuen guztik ateak zabalik  aurkituko dituzue. Jaiak alaitasunez eta errespetuz bizi gura dituzuen guztiok gonbidatuta zaudete!


Durangoko Txosna Batzordea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados