UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Uda lehorra izan bada ere, mendiko zelaiak berde ikusi ditugu

Irailaren 22an, larunbata, Iurretako III. Mendi martxa burutu zen, Zaldai mendi taldeak San Migel jaien barruan antolatua. Eguraldia lagun, jende mordoska batu zen Durangaldeko mendietan zehar, kasuan-kasu, luzeraren arabera aukeratutako ibilbideaz gozatzeko prest.

Ibilbide luzekoak, eguzkiari aurre hartuz, goizeko 7:00etan irten ziren plazatik eta laburrekoak beranduxeago. Batzuek Urkolamendi, Saibigain eta Errieltabasoko tontorrak zapaldu ostean eta besteek Mendiolatik Mañarirako bidea hartuz, Inunganen zuten baterapuntua. Bertan hornidura gunea zegoen kokatua, Leunganeko tontorrera igo aurretik indarberritzeko.

Behin bolondresek hornidura gune hau montatuta eta lehen mendizaleak noiz helduko itxaroten zeudela ezusteko bisita jaso zuten. Txorien kantua isilarazi nahian, zarata artean 2 motor eta 4 todoterreno berde ilun horietakoak azaldau ziren bertara. Agian bolondresei martxalarien kontrola egitera laguntzen zetozen, ta horrela zen gertatu, ondo lagundu ere. Banan banan bolondres eta mendizaleei dokumentzioa eskatu, hau ezean papertxo bat betearazi, eta maltzurkeriz jositako galdera inozoak jaurti zituzten. Bidean inor ez galtzeko eta beraien kontrol gune bihurtu zuten hornidura gunetik denak pasa zitezen ere, makina bat buelta eman zituzten bazterrak nahasten.

Ez da lehenengo aldia berdez jantzitako hauen esker ona pairatu behar izan duguna. Pasa den urteko azaroan, Iurretako banderaren mendeurrena ospatzeko antolatutako martxan ibilbidea markatzeko sekulako laguntza jaso genuen. Martxa aurreko egunean, Gallandako igoera markatzeko jarri genituen seinaleak sasi artean aurkitu genituen. Handik hiru ordura, berriro jarri ostean, okerreko bidea iragartzen aurkitu genituen seinaleak, horrelako todoterreno berde ilun bat ihesi zioan bitartean. Azkenik martxa egunean bertan, Gallandako igoerako bidexkan enbor lodi-lodi bat aurkitu genuen bidea ostopatzen eta seinaleak berriz kenduta.

Beste pare bat mendi irteeratan ere kotxeetatik irten eta ibiltzen hasi bezain pronto azaldu zaizkigu, ordu batetik gorako kontrol baten ostean, egun on bat izan dezagun opatzeko.

Gure mendi taldeak antolatutako ekintzak beste batzuen aldean oso xumeak izan daitezkeen arren, ez dugu imaginatzen, adibidez, Espainiako Itzulian lasterketa moztu eta txirrindulariak identifikatzen edo hauek okerreko bidetik bidaltzen.

Zoritxarrez edo zorionez, uda lehorra izan bada ere, mendiko zelaiak berde ikusi ditugu, berdez jantzitakoez beteta. Berdin neguan elurra denean, udazkenean hostoak erortzen direnean edo udaberriko loraldi koloretsuan. Hego Euskal Herriko errepideetan bezalaxe mendian ere nork ez du hauekin elkar topo egin aspaldian? Fusilak tarteko, inpotentziaz lurrera begira eta zure mendiko motxila miatzen dabiltzan bitartean, bat batean, txoriaren kantua entzutean, konturatzen zara hegaka dabilen hori dela momentu horretan aske sentitzen den bakarra. Pena da ba, sarritan mendira egunerokotasunetik eskapatzeko eta askatasun arnas baten bila zoazenean horrelako jendemoduarekin aurkitzea.

Bukatzeko eskerrak eman antolatutako ekintzetan parte hartu duzuen guztioi eta bolondres modura aritu zaretenoi. Jakin mendizaletasuna sustatu nahian lanean jarraituko dugula irteera desberdinez betetetako beste urte berri bat hasteko asmoz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados