Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Txosna Batzordea: “Udaletik trabak baino ez dizkigute jarri”

txosnagunearenbatzordea-1024x669Urtero lez, urria heltzean badaukagu Durangon zer ospatu, San Faustoak, herriko jaiak. Eta urtero lez, herritik eta herriarentzat izan behar duten jaietan txosna batzordea osatzen dugun herri mugimenduko eragile  desberdinok trabak besterik ez ditugu jasotzen udaletxetik.

Jaietarako udalarekin egin behar ditugun tramite ugari kudeatzeko garaian,  atzerapen eta zailtasun asko ditugu, eta erredundantea izan arren, urtero ematen den egoera izanik, urtero egiten diren tramiteak izanik, dagoeneko erraztuta egon beharko lukeen prozesua dela deritzogu. Horrez gain, txosnagunean beharrezko ditugun instalazioekin lagundu beharrean, hau da, herriarena dena elkarbanatu beharrean, trabak baino ez dizkigute jarri.

Azken urteotan, eta iaz bereziki, txosnen kokapenaren inguruan udalarekin izan ditugun tira-bira eta komunikazio falta direla eta negoziazio bat zabaldu genuen arazo honi bukaera emateko. Eta orain, jaietan murgilduta egon arren, ez dugu ahaztu nahi negoziazio hau geldirik dagoela, eta azpimarratu nahiko genuke udalak oraindik ez duela ezer esan, ezer egin.

Aurten ere, herritik eta herriarentzat sortu dugu egitaraua txosna batzordetik, eragile eta kide guztion parte-hartzeaz, hamaika ideia eta ekimen antolatuz, ahalik eta anitzena izateko asmoz. Besteak beste, Egun Morea, Paella Lehiaketa, Elkartasun Eguna, Umeen eguna, Erreka Jaitsiera, Tortilla Txapelketa, Gazte Eguna, Mozorro Eguna eta beste momentu asko ospatuko ditugu.

Gainera, aurtengo jaietan herriko musika taldeen presentzia bermatu nahi izan dugu, eta helburu horrekin, Herriko Musika Taldeen Maratoia antolatu dugu, Durangaldeko  9  taldek osatuta: CLOWN, THE VAN, K-ANORMALES, PUTOS BASTARDOS, HORA 13, KOHATU, DARK HELLON, SALIVA ROCK N ROLL eta AZKEN AUKERA.

Bestalde, oso argi utzi nahi dugu, txosna gunean ez dela inongo eraso sexistarik onartuko eta hauekin bukatzeko, aurten Mugimendu Feministarekin elkarlanean eraso sexisten aurkako protokolo bat garatu dugu; erantzuna eta prebentzioa landuz eta bereziki bigarren hau nabarmenduz.

GORA SAN FAUSTO TA GORA JAI HERRIKOIAK!

Durangoko Txosna Batzordea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados