Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Lizarrako erailketa matxistaren harira

Lizarrako erailketa matxistaren harira

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanblada:

Lizarratik iritsitako albiste eta susmo txarrekin hasi genuen astea, eta espero genuen berririk txarrena baieztatu zen asteartean; amak bere semea aitarekin batera desagertuta zegoela salatu ostean, aitak bere buruaz beste egin zuen 7 urteko semea hiltzearekin batera.

Lehenik eta behin, Euskal Herriko Mugimendu Feministatik gure babes eta elkartasun guztia adierazi nahi diegu senide, lagun eta gertukoei. Ez zaudete bakarrik.

Erailketa honekin, 12 dira 2003az geroztik indarkeria matxistak, zehazki indarkeria bikarioak, Euskal Herrian erail dituen haurrak. Eta aurten, 2023an, indarkeria matxistaren ondorioz gertatutako bosgarren hilketa izan da.

Aski da! Nazkatuta, amorratuta eta haserre gaude! Urteak daramatzagu esanez sistema heteropatriarkal, kapitalista eta arrazistak egituraz sostengatzen duela indarkeria matxista, eta horren azken ondorio lazgarri eta ikusgarriena erailketa dela. Baina, guk badakigu indarkeria matxistak hamaika aurpegi dituela eta emakumeok* bizitzako alor guztietan jasaten dugula indarkeria hori.

Indarkeria matxistari aurre egiteko, lehen mailako arazo politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu. Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu. Gure bizitzak daude jokoan!

Honekin batera, autodefentsa feministarako deia egiten dugu. Bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugu eta badakigu antolakuntza eta autodefentsa izango direla gure tresna eraginkorrenak. Feministok erantzuteko prest gaude!

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 2,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados