Banner en desktop Banner en moviles
Kalez Kale Iurreta
Euskal Jaiak Durango
Maristak Durango
Haizetara Amorebieta

Elkar mugituz egin dugu Euskaraldiaren laugarren edizioa!

Zorionak Durango! Elkar mugituz egingo genuela esan genuen, eta elkar mugituz egin dugu Euskaraldiaren laugarren edizioa!

Mugimendua. Mugimendua izan da aurtengo Euskaraldiaren ardatza, hori horrela, ‘Elkar mugituz egingo dugu!’ izan da aurtengo leloa, euskaltzaleak aktibatzeko apustua egin baitugu herri batzordeek. Durangon ere hori izan da prozesuaren helburu nagusietakoa, eta inoiz baino ekimen eta egitasmo gehiago egin ditugu, bai aurre-prestaketan zein Euskaraldiaren 11 egunetan. Euskaltzaleak aktibo gauden seinale, Durango euskalduntzeko gogo biziz gaudelako. Giro ezin hobean sortu ditugu hizkuntza ohiturak aldatzeko espazio erosoak: hasiera ekitaldian, Alde Zaharrean egindako jai egitarauan, ume eta gazteentzako egindako joko-jolasetan, mintzodromoan eta pintxo-potean.

Oso poztekoa izan da ere Durangoko askotariko eragileek egin dituzten mota guztietako ekimenak, mota guztietako eragile eta herritarren ekarpena izan du aurtengo Euskaraldiak.

Hizkuntza ohiturak eraldatzea da Euskaraldiaren helburua, eta milaka herritar izan gara horiek eraldatzeko hautua egin dugunak: lagun artean, familian edo lanean; euskaraz gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin hitz egiteko hautua egin dugu 11 egun hauetan.

Hurrengo egunetan zehar ezagutuko ditugu izen ematearen behin betiko datuak, eta horiek ere helaraziko dizkizuegu komunikabideei.

Bide batez, eskerrik asko zuei ere Euskaraldia bultzatzen laguntzeagatik.

Euskaraldiaren Durangoko Batzordea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados