Banner en desktop Banner en moviles
Kalez Kale Iurreta
Euskal Jaiak Durango
Maristak Durango
Haizetara Amorebieta

Bilboko erailketa matxista salatzeko mobilizazioa

Bilboko erailketa matxista salatzeko mobilizazioa

Beste behin, dagoeneko laugarrena urtea hasi zenetik, Emakumeon* Mundu Martxako erailketa matxisten aurkako protokoloa aktibatu dugu. Izan ere, maiatzaren 30ean, emakume bat eta bere alaba indarkeria matxistaren biktima izan ziren: gizon batek alaba hil eta ama zauritu zuen bere buruaz beste egin aurretik Bilbon.

Lehenik eta behin, Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladatik (DAFA) gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu senide, lagun eta gertukoei. Ez zaudete bakarrik.

Nazkatuta, nekatuta eta haserre gaude, baina, prest gaude erantzuteko eta Euskal Herriko edozein txokotan gertatzen diren hilketa matxista guztiak salatzeko. Prest gaude erakundeei eraso matxista bat gertatzen den bakoitzean dagokien ardura har dezaten eta indarkeria matxistaren konplize den orori ardurak exijitzeko, gizonei bereziki.

Ez da hilketa isolatu bat, ez da tragedia puntual bat, sistema oso batek ahalbidetzen duen indarkeria baizik. Oraingoan adin txikiko neska baten erailketaz ari gara eta honek bereziki larria bilakatzen du kasu hau. Zalantzarik ez dugu, biolentzia bikarioa ere indarkeria matxista da.

Jendartearen egitura patriarkala agerian uzten duen gertakari bat gehiago da hau. Jakin badakigu, erailketa matxistak indarkeria matxistaren eta estruktura heteropatriarkalaren ondorio izugarri eta lazgarrienak direla. Baina, indarkeria matxista egiturazkoa da. Bizitzako esparru guztietan gertatzen da. Ez da eremu pertsonal edo pribatukoa, edo bi pertsonen artekoa, ezta “gaixo” batzuen ekintza ere. Sistema patriarkalak emakumeak* eta sexu- genero disidenteak garen pertsonak menpeko mantentzeko moduetako bat baizik.

Emakumeok* emakume izateagatik erailtzen gaituzte eta errealitate gordin honi aurre egiteko urgentziazko mekanismoak behar ditugu hemen eta orain. Egungo instituzioen pasibotasun eta jendartearen konplizitatearen ondorioz, urtez urte, emakumeon aurkako erasoek ez dute etenik. Indarkeria matxistari aurre egiteko, lehen mailako arazo sozial eta politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu.

Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu. Gure bizitzak daude jokoan!

Honekin batera, autodefentsa feministarako deia egiten dugu. Bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugu eta badakigu antolakuntza eta autodefentsa feminista izango direla gure tresna eraginkorrenak.

Gu ez gara isilduko, erasorik ez erantzunik gabe! Feministok erantzuteko prest gaude! Lotsa eta beldurra aldez aldatzen hasi da, eta antolatzen eta saretzen jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte!

Erailketa matxistarik ez! Denak aske izan arte, martxan jarraituko dugu! GORABORROKA FEMINISTA!

 

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanblada (DAFA)

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados