Durangoko Euskal Herriko Euskaraz dinamikak ‘Euskarazko pantailak: ezinbesteko erronka’ izeneko hitzaldia prestatu du eguenerako, ikus-entzunezkoen munduan euskarak duen presentzia urriaz hitz egiteko.
Solasaldia Durangoko Ibaizabal ikastolan izango da, 18: 30etatik aurrera, eta bertan Pantailak euskaraz taldeko kideek parte hartuko dute.
Ekitaldian hainbat herritako ekimenak azaltzeaz gain, egiten ari diren lanaren berri emango dute.