Berrizko Jai Batzordeak, Gabon jaien eta herriko jaien programazioa antolatzeko lantaldean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bilera asteartea 29an izango da, 20:00etan hasita, Kultur Etxean.
“Babes handiagoa eta jende berria behar dugu herriko jaiak antolatzen jarraitzeko”, adierazi dute Batzordeko kideek. Izan ere, “gero eta gutxiago garela sentitzen dugu eta pena da. Berrizen beti egin dugu jai herrikoien aldeko apustua eta eredu honekin aurrera jarraitu nahi dugu, baina ezin dugu pertsona gehiagoren laguntzarik gabe”, azaldu dute.