Mikel Hidalgo argazkilari durangarrak New Yorken egindako argazkiak jarriko ditu ikusgai bihartik urriaren 2a arte Ezkurdiko Erakusketa Aretoan. ‘The street is ours’ deituriko bilduma 44 argazkirekin osatuta dago.
Hidalgok 2019aren amaieran egindako bidaian ateratako irudiek, hiriaren erritmo frenetikoa harrapatu nahi dute Bronx, Queens, Brooklyn, State Island eta Manhattaneko txoko desberdinak erakutsiz, turistek bisitatzen ez dituztenak hain zuzen.
Erakusketa egunero bisitatu ahal izango da 18:00etatik 20:00etara. Zapatu eta domeketan 12:00etatik 14:00etara ere irekita egongo da.