Durangoko Udala
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Jesuitak Durango

Bizkaiko bederatzi herritako Gabon aurreko koplen topaketa egingo da Iurretan

Bizkaiko bederatzi herritako Gabon aurreko koplen topaketa egingo da Iurretan

Bizkaiko bederatzi herritako hamar talde izango dira datorren larunbatean Iurretan Gabon egun aurreko koplen topaketan. Iluntzeko 19.00etan hasiko den ekitaldian ‘marijesiak’, ‘abenduko koplak’ edota ‘kebonikoak’ izenekin ezagutzen diren kantuak eskainiko dituzte.

Iurreta herriko taldea eta Oromiño auzokoarekin batera, Abadiñoko Mendiola, Gernika, Gautegiz Arteaga, Eako neska-mutilak, Lekeitio, Mendata, Igarrangelu eta Muxikako Ariatzatik etorritako taldeak izango dira aurtengo topaketan.

Kopla hauek Gabon egun aurreko bederatziurrena osotuz zein azken egunean kantatzen dituzte Bizkaiko hainbat herritan, baserriz baserri eta kalez kale taldean ateratzen diren neska-mutilak. Gabonak iragartzeko kantatzen diren koplak antzerakoak dira herri guztietan, nahiz eta aldaerak dauden lekutik lekura, bai doinuei bai letrei dagokienez.

Kopla hauetariko batzuk 1691n Durangoko Nikolas Zubia abadeak Donostian argitaratutako ‘Doctrina Christiana en basquence’ liburuan agertzen ziren. Liburu hori galduta badago ere, Durangoko beste abade batek, Jose Lezamizek alegia, 1699an Mexicon argitaratutako ‘Coplas a la Encarnación y Nacimiento de Nuestro Señor Jesu Christo’ liburuan ematen du koplen barri.

Iurretan egingo den topaketa 2009an Ean hasitako ekimenaren jarraipena izango da eta azken urteetan “abenduko bigarren zapatuan elkartu izan dira koadrilak, bakoitzaren kantaera eta koplak elkarri kantatuz”, antolatzaileen esanetan. Harrezkero beste lau topaketa egin dira, 2010ean Ean ere, 2011n Gernikan, 2013an Ibarrangelun eta 2014an Muxikako Ariatzan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados