Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Atxondoko Udalak 4.000 metro karratuko lur-arloa bilatu nahi du Apatan herri-ortuak egiteko

Atxondoko Udalak 4.000 metro karratuko lur-arloa bilatu nahi du Apatan herri-ortuak egiteko

Atxondoko Udalak 3.000 edo 4.000 metro karratuko lur-arloa bilatu nahi du Apatamonasterioko elizatean herri-ortuak egiteko. Egitasmo honekin 2011ean hasitako ekimen bat gauzatu eta 40 edo 50 metro koadroko partzelak herritarren erabilpenerako egokitu nahi dituzte.

Atxondoko Udaleko arduradunek orain direla lau urte kaleratu zuten bandoa herri-ortuak erabiltzeko eta egindako deiari “30 herritarrek baino gehiago erantzun eta izena eman zuten ortuak erabiltzeko” David Cobos alkatearen esanetan.

Egindako lehen ahalegina garatu ezinekoa izan zen, baina “herrian era honetako ekimen bat aurrera ateratzeko dagoen interes handia” kontuan hartuta, asmoari berriro heltzea erabaki dute. 

Herri-ortuak egiteko egitasmoak izandako oztopoa lur-arloa lortzearena zela aitortu zuen Cobosek eta dagoeneko hainbat jabeekin ari dira negoziatzen. “Datozenen eskaintzak entzun eta aukera ezberdinak aztertuko ditugu”, argitu du alkateak.

Udalak aurreikusten duen aukera nagusia “printzipioz, arloren bat errentan hartzea” dela aitortu du Cobosek baina “prezio egokian saltzeko prest dagoen jaberik aurkituz gero, udalak ez du baztertzen lurrak erosteko aukera ere”.

Udalak negu honetan sinatu nahi du kontratua jabeekin, “udaberrirako erabiltzaileen artean banaketa egin ahal izateko” eta behar diren egokitzapen lanak egiteko.

Herri-ortuen asmoa gauzatzeko Iurretako esperientziaz baliatu nahi da Atxondoko Udala. Dagoeneko bost urteko ibilbidea bete dute Iturburuko partzelak eta urtea amaitu orduko egingo da bigarren bosturtekoan erabiltzeko esleipena.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados