Iurretako Udala
Dendak Bai
San Agustin Kultur Gunea
Iurretako Udala

Bizkaiko Aldundiak euskara sustatzeko emandako 8.000 euro jaso ditu Abadiñoko Udalak

EuskarazBiziNahiDutBizkaiko Foru Aldundiak euskara sustatzeko edo normalizazio jardueretarako emandako 8.269 euro jasoko ditu aurten Abadiñoko Udalak. Azken diru-laguntza deialditik bideratutako kopurua lau programatarako erabiliko da; hau da, eskoletan euskararen erabilera sendotzeko, herri osoari zuzendutako jardueretarako, Euskararen Egunak ospatzeko eta kirola euskaraz egitea bultzatzeko.

Ekimen horietarako 41.663 euroko aurrekontu orokorra esleitu du Udalak. Izan ere, 2020-2023 Agintaldi-planean, gobernu-taldeak Euskara Sustatzeko Ekintza Plan bat diseinatzeko konpromisoa hartu zuen, batez ere aisialdian eta kirolean euskararen erabilera areagotzeko. Euskarara bideratutako udal aurrekontua 205.221 eurokoa izan zen iaz, eta aurten 223.801 eurora igo da.

Diru-laguntzak

Modu berean, gobernu-taldeak euskara ikasteko eta erabiltzeko diru-laguntzak handitzeko konpromisoa hartu zuen, laguntza horiek behar dituzten pertsona guztiei iritsiko zaizkiela bermatzeko.

Deialdi hau martxan dago, eta, beraz, euskara-ikastaroak 2020/2021 ikasturtean, uda honetan egindakoak barne, egin dituzten eta Abadiñon erroldatuta dauden pertsonek, irailaren 6tik urriaren 6ra bitartean eskatu ahal izango dute diru-laguntza.

Inprimakia udalaren webgunean jarriko da, eta edozein udal-bulegotan ere izapidetu ahal izango da. 2020an, %33 igo zen udal-diru-laguntza horien zenbatekoa.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Srta. Basque.

    Esto de las subvenciones y el euskera se parece ql chiringuto que le han montao a Toni Cantó en Madrid.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados