Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Bildu eta Aralarreko zinegotziek baraualdia egingo dute presoen eskubideen alde

Bildu eta Aralarreko zinegotziek baraualdia egingo dute presoen eskubideen alde

Durangoko Udaleko Bildu eta Aralarreko zortzi hautetsiek baraualdia egingo dute datorren abenduaren 16an euskal presoen eskubideen alde. Atzo goizean emandako prentsaurrekoan aurreratu zutenez, datorren urtarrilaren 7an, euskal presoen alde Bilbon burutuko den manfestaldiarekin bat egin eta Durangoko eragile guztiei deialdia luzatu zieten.

Dani Maeztu Aralarreko bozeramaleak eta Urdaspal Bolinaga Bildukoak azaldu zutenez, baraualdiarekin batera, kontzentrazioa burutuko dute egun horretan goizeko 12.00etan, aste horretako mobilizazioei amaiera emateko. Izan ere, abenduaren 12tik 16ra Durangoko eragile sozial ezberdinek “mobilizazioak burutzeko konpromisoa” hartu dutela aurreratu zuten zinegotziek.

Mobilizazioen harira, ekimenaren bultzatzaileek gogoratzen dutenez, datorren abenduaren 30ean eta arratsaldeko 20.00etan, manifestazioa egingo da Andra Maritik hasita, euskal presoak herriratzearren alde.

Atzo goizean eman zuten prentsaurrekoan, “bizi dugun aukera historiko honen aurrean”, presoen eskubideen errespetua eskatu zuten. Hala nola, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea eta zigorra beteta dutenen askatzea, besteak beste.

Izan ere, “konponbide politikoan, presoek ere parte izan behar dute, ziklo bat behin betikoz itxi eta etorkizunean  aske egingo gaituen ziklo berria indarrez irekitzeko”.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Aldezaharra

    Arriputzueta, “cree el ladrón que todos son de su condición”. El tema de las poltronas solo lo sacáis quienes estáis en ellas…

    Deja una Respuesta
  2. Arriputzueta

    Dani Maeztu jauna presoen eskubideen errespetua eskatzen. Cualquier cosa vale con tal de mantenerse en la poltrona. Pensaba que esto era cosa de otros partidos. Nola aldatzen diren gauzak camarada!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados