Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdiko hainbat film proiektatuko dira Abadiñoko Errota kultur etxean

Abadiñoko Errota kultur etxeak Bilboko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren Sail Ofizialean ikusgai egongo diren zenbait pelikula eskainiko ditu hilaren 20an eta 21ean. Saioak 19:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.

Programazioa hainbat film laburrez eta ‘Doxandéem, les chasseurs de rêves’  film luzearekin osatuko da. Barikuko saioan jatorrizko bertsioan –azpitituluekin– proiektatuko diren lau film labur eskainiko dira: ‘Si me querei, irse’ eta ‘Arnasa’ fikzioak, eta gizarte-gaiak, giza eskubideak, jasangarritasuna eta emakumea bezalako gaiak jorratzen dituzten ‘Sombras de Beirut’ eta ‘Amalur’ dokumentalak emango dira.

Zapatuko emanaldian berriz, ‘Doxandem, les chasseurs de rêves’ proiektatuko da. Migrazioaz eta bidaiatzeko eskubideaz hitz egiten duen sorkuntza poetiko kritikoko protagonista Mamadou Dia gizarte ekintzailea eta giza eskubideen aldeko aktibista da. Dia Errotan egingo den proiekzioan egongo da.

Gai sentsibleak

‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia lehenengo aldiz iristen da Abadiñora, “eta horrek zirkuitu komertzialetan ikusi ezin diren jatorrizko bertsioko filmak ikusteko aukera ematen du” Monika Iglesias Kultur zinegotziaren esanetan. Ikus-entzunezkoak “gaur egungo gai sentsibleak jorratzen dituzten eta oso narratiba desberdinak dituzten ekoizpen-lan berriak” direla ere azpimarratu du.

Bilboko jaialdiaren oinarria sendaketa eta eraldaketa soziala dira. Eguneroko istorio eta errealitateetan zentratzen da, horietako asko ikusezin bihurtutakoak. “Bihotzak laztantzen eta kontzientziak mugitzen dituzten istorioak dira, gogoeta egitera daramaten istorioak, eta eztabaidarako espazioak sortzea ahalbidetzen dutenak, pertsona etikoak eta arduratsuak sortzen laguntzeko tresna gisa”, antolatzaileen arabera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados