San Antonio Ikastetxeko DBH3ko ikasleek denda solidario irekiko du beste urte batez, Bidezko Merkataritzaren inguruko jardueraren harira.
DBHko sarrerako atean (Komentu kalea, 7) kokatuko duten gunean, Kidendako Bidezko Merkataritzako produktuak erosi ahal izango dira.
Denda solidarioaz gain hainbat ekintza antolatuko dituzte ikastetxean, txokolatada solidarioa, tarteko.
Proiektu honetan parte hartzearekin, “erosteko modu honen onurak ezagutzera” eman nahi dute, ekimenaren arduradunek adierazi dutenez.
Denda abenduaren 14tik aurrera egongo da zabalik.