Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

‘Biblioteka+’, zornotzarrak irakurketan murgiltzeko egitasmo zabala

‘Biblioteka+’, zornotzarrak irakurketan murgiltzeko egitasmo zabala

Adin guztietako erabiltzaileentzako kultura eta literatura jarduerak eskaintzeko helburuarekin, Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak “Biblioteka+” egitasmoa antolatu du. Ekainera bitartean iraungo duen programazioak, umeentzako eta nagusientzako ipuin-kontalarien saioak, solasaldi-hitzaldiak, “Irakurlearen Txokoa”, on line egiten den literatura kritikaren tailerra eta literatura bidaia eskainiko ditu besteak beste.

“Zornotzarrak era ludikoan, hurbilean eta entretenigarrian irakurketan, literaturan eta idazketan murgiltzea da proiektuaren helburua”, aurreratu du Andoni Agirrebeitiak, Kultura zinegotziak egitarauaren aurkezpenean.

Solasaldi-hitzaldiekin hasteko eta “Begiradak”  izenpean,  “50 sombras de Grey” trilogiak eragindako literatura-uhinaren inguruan, Skolastika taldeko Josune Muñozen eskutik abiatuko da. Literatura-topaketetan, berriz, Toti Martinez de Lezea eta Itsaso Martín  idazleak izango dira. Amaitzeko, Dolores Redondok idatzi duen ‘El Guardián Invisible’ lanarekin lotuta Baztanera literatura bidaia egitea espero dute ekainean. Urrian helduko zaio berriro ere programari, mikronarrazioen lehiaketa-tailerra orduko lehenengo ekimena izanik.

Honetaz gain, osteguneroko proposamena egiten du liburutegiak, “Irakurlearen Txokoa” egitasmoarekin. Udalerriko kultura-programazioan  irakurketan interesaturik dauden pertsonen topagunea da. “Astero elkartzen dira, dinamizatzailea ere tartean, kulturarekin lotutako hainbat gairen inguruko iritziak elkarri adierazteko, asteburuko filmaren gidoitik hasi, eta irakurritako azken eleberriraino, kontzertuak, antzezlanak, erakusketak, eta abar alde batera utzi gabe”, azaldu du Sabin Etxebarriak Liburutegitik.

 

“Pertsonen topagunea”

Bestalde, on line egiten den literatura kritikaren tailerra da irakurketaren alorreko beste proposamenetako bat. Liburutegiko arduradunak esan duenez, sei hilabetean, sei libururen inguruko literatur kritika egin behar dituzte partaideek. Interneteko plataforma batera bidaltzen dira lanak, zuzenduak izan daitezen. Plataforma bermedun horretan harremanetan daude etengabe taldekideak, bai beraien artean, eta bai lanen zuzentzaile den adituarekin. Taldeak bilera egiten du hilero, irakurketen komentarioak egiteko, lanak sorrarazitako zailtasunez jarduteko eta egileek beren lanetan agertzen dituzten gaietan sakontzeko.

Bestalde, ipad bi eta lau e-reader jarriko dira eskuragarri izango dira liburutegiko erabiltzaileentzat. “Liburuak egoteaz gain, pertsonen topagunea da liburutegia”, azpimarratu du Etxebarriak.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados