Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragarriko dituen kartelak 400 euroko saria jasoko du

Berrizko Udalak San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko deialdia egin du, eta proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik. Diseinu irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

Kultura eta Jai sailak deitutako XXIV. kartel lehiaketara edozein pertsona aurkeztu daiteke, banaka edo taldeka, eta partehartzaile bakoitzak lan bat baino gehiago aurkez dezake.

Lanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira eta genero-ikuspegia errespetatu beharko da. Obraren formatua 60×40 zm-koa izango da, eta nahitaez, ‘San Pedro eta Santa Isabel Jaiak – Berriz 2024’ testua izan behar du. Gainontzeko betebeharrak Berrizko Udalaren webgunean agertzen dira.

Aukeratutako obrekin erakusketa egingo da Kultur Etxean, maiatzaren 6tik 17ra bitartean, eta kartel irabazlea maiatzaren 21ean emango da ezagutzera. Herri-bozketa bidez hiru lan aukeratuko dira, eta horietatik epaimahaiak erabakiko du zein den kartel irabazlea.

Irabazleak jasoko dituen 400 euroez gain, Udalak 150 euroko beste sari bat emango dio herriko kartel onenari, irabazlea berriztarra ez bada.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados