Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Baserritar eta kaletarren bidegurutzearen atarian

Baserritar eta kaletarren bidegurutzearen atarian

Euskal Herriko erdigunea bilakatuko da Abadiñoko Zelaieta otsailaren 3an, San Blas eguna dela eta. Ehunka lagun gerturatuko da bertara inguruko eta hain gertu ez diren herri eta hirietatik. Bertan baserritarrek, abeltzainek eta artisauek gerturatutako ortuariak, abelburuak eta eskuz egindako jaki edo eskulanak izango dira ikusgai. Eta, nahi edo ahal izanez gero, begiz jotakoa erosteko ere.

Abadiñoko Udalak BBKren babesarekin antolatutako “Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintza azoka handienean”, batez beste 200 bat abelburu eta 170 bat saltoki kokatuko dira antolatzaileen esanetan. Jose Luis Navarro alkatearen esanetan “teknologiaz jositako gizarte honetan badirudi lehen sektoreko lanbideak ahaztuta daudela, baina funtsean beti izango dira hor, eurek baitira familia askoren bizibidea ez eze, gizartearen elikadura osasuntsuaren oinarria ere”.

Abelburuen gunea trinkete ostean egongo da; artisauko 32 saltokiak Txanporta plazan jarriko dira; landare eta hazien postuak trinketeko aparkalekuan izango dira; Gaztañodi, Iturritxo eta Aita Aureliano Letona kaleetan eta Txanporta plazan egongo dira baserriko makinen saltokiak, burdingaienak eta zurezko produktuenak eta Ferialekuan eta Trinkete ondoan zazpi txosna eta talo saltegi egongo dira. Erroskila saltokik berriz San Trokaz eta Txanporta plazetan, Zeletabe kalean eta Ferialekuan.

Goizean goiz hasiko dira erakusketarien eta bisitarien joan-etorriak eta 9.00etarako azokan barrena ibiliko da Txanbolin txistulari taldea. Antzinatik ospatzen den feria arrakastatsua bada eguneko ardatz nagusia, beste hainbat ekitaldirekin osatuko da egitaraua.

Txaber Altube, Xabier Amuriza eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ bertsolarien saioa izango da eguerdian eta ondoren Bihurri, Olasagasti, Larretxea eta Mendieta aizkolarien eta Joseba Ostolaza eta Idoia Etxeberria harri-jasotzaileen ekitaldia hasiko da. Arratsaldean eta gauean idi-probak izango dira eta Lotxo taldeak gauean joko duen erromeriarekin osatuko da eguna.

Kirolak eta burduntzi txapelketa

Kirol egitarau oparoa ere izango da San Blas jaietan. Tornosolo trinketean San Blas 2015 Pilota Txapelketako norgehiagokak jokatuko dira gaur, bihar eta otsailaren 1ean, 3an eta 6an, azken egun horretan finalak jokatuko direlarik. Idi proba saioak berriz, otsailaren 6an, 7an, 8an eta 9an izango dira.

Jai egitarauak amaiera ezin hobea izango du otsailaren 14an izango den XXVII. burduntziko bildots txapelketarekin. Goizeko hamarretan hasiko den lehiaketarekin batera, txakoli erakusketa izango da eta eguerdian bildots bazkaria izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados