Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Atxondoko Udalak negurako gatz edukiontziak ipiniko ditu herritarren eskura

Atxondoko Udalak negurako gatz edukiontziak ipiniko ditu herritarren eskura

Atxondoko Udalak negurako lau gatz edukiontzi berri ipiniko ditu herritarren eskura, herriko hiru elizateetan eta Santixa auzoan alegia. Edukiontzi bakoitzak 500 kilo gatz gordetzeko kapazitatea du eta egindako inbertsioak 2000 euroko gastua ekarri du.

Jarriko diren lau gatz edukiontziak “Udal langileek zein herritarrek eskura izango dira elurra edo izotza egiten duenean”, David Cobos Atxondoko alkatearen esanetan. Herritarrek gatza behar dutenean berau hartzeko aukera izango dute, “norbere pala eta zakuak eroanda”. “Hustu ahala, udal beharginek gatz gehiago” ekarriko dutela adierazi du Cobosek.

Edukiontziak Apatako Posta bulego ondoan, Axpeko eliza ostean, Arrazolako Elizondoko aparkalekuan eta Santixako zabor edukiontzien ondoan jarri dituzte.

Aurreko urteetan 1.000 kilotako gatz zakuak jartzen zituen Udalak herriko kokagune ezberdinetan. Hala ere jarritako zakuek “itxura eskasa” emateaz gain barruko gatza urtu egiten zen euriarekin eta arazo horri buruzko kexak mahai gaineratu ziren herritarrekin egindako auzo batzarretan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados