Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Asto probak eta musika saio ugari izango da Montorra auzoko jaietan

Zornotzako Montorra auzoak jaiak ospatuko ditu gaurtik astearterarte. Prestatutako egitaraua gaur hasiko da, arratsaldeko 20.00etan, bolandera jaurtiketarekin eta jarraian egongo den hirugihar dastatzearekin.

San Lorenzo eguna ospatuko dute astelehenean eta goizeko 11.30tan ermitara igotzen den bideari ekingo diote txistularien laguntzarekin. 12.00etan meza emango da eta jarraian trikitilarien ekitaldia eta porra txapelketa izango dira. Arratsaldeko 18.30etatik aurrera umeentzako jolasak antolatu dituzte eta egunari bukaera emateko pisu libreko asto proba lehiaketa eta Lotxo taldearen erromeria izango dira.

Astearteko ekitaldiak 12.30etan hasiko dituzte auzoko hildakoen aldeko mezarekin. Eliz ospakizuna amaitu ondoren trikitilariak izango dira eta bertakoentzako igel txapelketa hasiko da. Gaueko 21.45etan asto proben finalari ekingo diote eta gauerdian Dantzadi taldeak girotutako erromeria egongo da. Goizeko ordu bietan izango den txokolate dastatzearekin emango zaie amaiera ospakizunei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados