Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Astelehenetik barikura iraungo duten lau udaleku txanda prestatu ditu Berbarok udarako

BerbaroUdalekua-Olgetan
Aurtengo udalekuetan derrigorrezkoa izango da maskara janztea.

Durangoko Berbaro elkarteak ekainean eta uztailean egingo diren lau udaleku prestatu ditu uda honetarako eta bakoitza adin tarte zehatz batentzat zuzenduta egongo da. Izen ematea martitzenetik eguenera egingo da AEKren euskaltegian.

Hasieran antolatuta zituzten udalekuak bertan behera gelditu baziren koronabirusak sortutako osasun-larrialdiagatik, oraingo udaleku bakoitzak astelehenetik barikura iraungo du, goizeko 9:00etatik 13:00etako ordutegiarekin.

Parte hartu nahi duten ume eta gaztetxoek bakoitzaren ikasturtearen arabera banatuko dira. LH1 eta LH2koen udalekua ekainaren 29tik uztailaren 3ra izango da; LH3 eta LH4koena uztailaren 6tik 10era; LH5 eta LH6koena uztailaren 13tik 17ra eta DB1 eta DBH2koean uztailaren 20tik 24ra.

Talde bakoitzeko hezitzaileak zortzi ume edo gaztetxo izango ditu bere ardurara eta talde desberdinetan dauden kideen artean kontaktua saihestuko da. Gainera, osasun larrialdiak behartutako araudia betetze aldera, udalekuetan parte hartuko dutenek egunero maskara etxetik eraman beharko dute.

Pinondo Etxea itxita dagoenez izen-ematea Durangoko AEK euskaltegian izango da (Santanoste kalea 4), ekainaren 16tik 18ra, 18:30etatik 20:00etara. Udaleku bakoitzagatik 85 euro ordaindu behar dira, baina Berbaroko bazkideek eta neba-arrebak dituztenak hobariak izango dituzte.

Berbaroren bulegoa itxita dagoenez, zalantzak argitzeko webguneko kontaktu formulariotik idatzi edo 946201918 (Berbaro orokorra) edo 946202540 (Haur eta gazte arloa) zenbakietara deitu daiteke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados