Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Astelehena arte iraungo dute gaur Euban hasten diren jaiak

Astelehena arte iraungo dute gaur Euban hasten diren jaiak

Asteburu honetan Zornotzako Euba auzoko jaiak ospatuko dira eta ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute. Gaur emango diete hasiera jaiei eta ospakizunak astelehena arte luzatuko dira.

Goizeko hamaiketan umeentzako puzgarriekin hasiera emango zaie jaiei. Iluntzean, zortzi eta erdietan, mus txapelketaren txanda izango da eta bertan parte hartzeko izena ematea 20 eurokoa izango da.

Umeentzako jolasekin hasiko dira ere, goizeko hamaiketan, zapatuko ekitaldiak. Eguerdian, 13.30ean, umeentzako bazkaria antolatu da eta nagusien otordua hiruretan izango da. Ondoren, Xaibor Dj-aren txanda izango da. Iluntzean, Labeleko Hanburgesak eta oilaskoa dastatzeko aukera egongo da eta gaueko 22.30tan, Xaibor Dj-aren erromeriarekin bukatuko da eguna.

Igandeko egitaraua eguerdiko hamabietako mezarekin hasiko da. Arratsaldean, 18.30ean, antzerki saioari hasiera emango zaio eta agerraldian “37 bentanea 38 pasilloa” antzezlana eskainiko du Zeanuriko antzerki taldeak.


Deabru beltzak

Ondoren, Iurretako dantzarien eskainaldia egongo da eta gaueko bederatzietan Deabru Beltzak taldearen ikus-entzunezko ikuskizuna hasiko da.

Astelehenean izango da jaien azken eguna eta ekitaldiak hamabietan hasiko dira auzoko hildako guztien aldeko mezarekin eta jarraian luntxa egongo da. Arratsaldeko seietan hirukoteen arteko briska txapelketari hasiera emango zaio. Arratsaldean zehar taloa urdai eta txorizoarekin dastatzeko aukera egongo da eta gero, jaiei amaiera emateko, txokolatea banatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados