Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Aspanovas elkartearen aldeko ‘Zapatu solidarioa’ egingo dute bihar Elorrioko plazan

ElorrioKainaberaAspanovasKainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Elorrixa Ekologi Taldearekin eta Elorrioko Udalaren partaidetzarekin, Aspanovas-Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkartearen aldeko ‘Zapatu solidarioa’ antolatu dute biharko. Egunean zehar ibilbide solidarioak edo mokadua hartzeko aukera egongo da.

Egunerako prestatutako egitaraua Herriko plazan jarriko diren eta goiz osoan egongo diren puzgarriak zein dantza egiteko musikarekin abiatuko da. Leku beretik abiatuko dira 11:00etan prestatutako bi ibilaldi solidarioak eta bertan parte hartzeko bost euro ordaindu beharko dira.

Peio Eriz biologoak eta Elorrixa Ekologi Taldeak gidatuko duten ibilaldi botanikoak herriko lorategietan dauden zuhaitzak eta landarak ezagutzeko aukera emango du. Turismo bulegoak antolatutako ibilaldi kulturalak berriz, herriko kaleetako ondare kulturalaz jabetzeko aukera eskainiko du.

Eguerdiko 12:30etatik aurrera Mokadu solidarioa egongo da frontoian. Euro baten truke Eusko Label hanburgesak edo tortila pintxoak dastatzeko aukera egongo da, eta  edariak ere eskainiko dira.

Egunean zehar batzen den dirua Aspanovas-Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkartera bideratuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados