Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
MARISA BARRENA | TXUPINERA

“Asko gustatu zait aurtengo programan jaiak auzoetara ere zabaltzen direla”

Ezkerreko irudian, Marisa Barrena eta Juanan Aroma. Bigarren irudian, Barrena eskuinean agertzen da, bere lagun-taldearekin.

“Jaizale” gisa definitzen da Marisa Barrena, eta ‘sanfaustoetan’ egiten diren ekitaldietara gerturatzen da, baina batez ere disfrazatzea gustatzen zaio, berarentzat mozorroaren eguna “itzela” delako.

-Oso desberdinak dira txikitan Zornotzan pasatzen zenituen jaiak eta orain Durangon egiten dituzunak?
-Txikitan bizi izan nituen jaiak eta oraingoak diferenteak dira. Orduko ilusioa, barraketan ibiltzea eta Revuelta saltzaileak ekartzen zituen kukurutxoak erostea zan. Su artifizialak eta tanborrada ere oso gustukoak nituen. Gaztetan, San Antonioetan etortzen ginen; lehenengo Urkiolara joan eta gero Durangon jai itzela egiten zan. Ekaineko sasoia oso polita izaten zen jaiak ospatzeko.

-Bi urtez ‘sanfaustorik’ ez egotea hutsune handia izan da zuretzat?
-Ni jaizalea naiz eta bai nire­tzat eta herritar guztiontzat, pena izan da jairik ez egotea. Baina aurten oso pozik nago. Gainera pregoilari izendatu naute Amparorekin batera eta niretzat ohorea da.

-Pregoilari izendatzea, egindako eta egiten jarraituko duzuen lana aitortzeko modu bat da?
-Aitorpen bat da eta esker­tzen dut izendapena. Saritxo bat da urte guzti hauetan egin dugun lanagatik. Horrela sentitu dut.

-Zer da jaiegunetan gehien gustatzen zaizuna?
-Dantza, kantua eta jaietako saltsa. Lagunekin egotea, lagunekin bazkaltzea eta lagunekin parranda egitea, gorputzak aguantatzen duen arte. Gautxoria naiz betidanik, baina gauerako zaletasunean gorputzak agintzen du. Disfrazatzea asko gustatzen zait eta egun hori itzela izaten da niretzat. Gauza handirik prestatzen ez badut ere, peluka eta antiojuak ipini eta kalera irtetea gustatzen zait. Hori ez dut parkatzen.

-Beraz, mozorro eguna da gehien gustatzen zaizun eguna. Baina zein da gehien gustatzen zaizun ekitaldia?
-Niretzat oso berezia da dan­tza ekitaldia, eta lanean nengoenean ere ahalegintzen nintzen beharretik lehenago irteten bertan egoteko. Guk dantza parekidearen aldeko apustua egin genuen, eta 2015etik hona, Durangoko dantzariek egindakoa garran­tzitsua da. Maitasun handiz bizi izaten dudan momentua da. Gero, programan begiratzen dut beste zereginekin bateragarriak diren gauzekin disfrutatzeko. Aurten, esaterako, begiratu beharko dut ia Zea Maysen kontzertua, esate baterako, bateragarria den nire alaba-ama-amama programarekin. Herria elkarteko partaidea naizen aldetik, asko gustatu zait aurtengo programa auzoetara ere zabaltzea.

-Jaietako programatik zerbait kenduko zenuke?
-Programa osoa ez dut ikusi, baina Jai Batzordeak lan handia egiten du dena ondo ateratzeko. Badakit zelako gogorra den antolaketa lana, eta miresten ditut antolatzaileak. Durangar guztien gustuak eta lehentasunak isla­tzea oso zaila da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados