Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Aparkatzeko 213 leku berri hirigunean, Zornotzako komertzioa indartzeko

Aparkatzeko 213 leku berri hirigunean, Zornotzako komertzioa indartzeko

Herriko komertzioa sustatzeko eta indartzeko asmoarekin, aparkatzeko 213 leku berri atonduko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak hirigunean. Hiru gune berri izango dira: Ixer aldeko aparkalekua, Nafarroa zentrokoa eta Betarraganen, hain zuzen ere.

Udalak merkatarien Dendariak elkartearekin lortutako akordioari esker, hiru parking berri egokituko dira, irailetik aurrera erabilgarri egon daitezen.

Lehenbiziko eremua Ixerko aparkalekua izango da, igandeetako azoka gauzatzen den tokian. Bertan 146 aparkaleku egokituko dira, txandakoak izango dira eta doakoa, Udaletik aurreratu dutenez. Bigarren parkinga Nafarroa zentrokoa izango da. 25 plazarekin, txandakoa eta debalde izango da hau ere.

Ordenantza arautzailea

Biak irailean jarriko dira martxan, eta horretarako dagokion ordenantza arautzailea onartu behar da. “Bertan zehaztuko dira aparkalekua erabiltzeko ordutegia eta txanden denbora tartea, besteak beste”, aurreratu dute udal ardunadunek.

Azkenik, Betarragane inguruan atonduko dute hirugarren aparkalekua, El Carmelo ikastetxearen eta Konbenio kalearen inguruetan. Parking honek 42 plaza izango ditu, egunaren 24 orduetan erabili ahalko da, eta dohanik izango da. Kassu honetan, azarotik erabilgarri izatea aurreikusten dute udal arduradunek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri

durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. ekain

    Hauteskunde kanpaina hasi duena. EHBildu da: komertzianteeekin bilera klandestinoak egiten lapikoa berotzeko . Eta hor dagozen betiko komertzianteak, gauzak lehhertzeko prest

    Deja una Respuesta
  2. ekain

    Hauteskunde kanpaina hasi duena. EHBildu da: komertzianteeekin bilera klandestinoak egiten lapikoa berotzeko . Eta hor dagozen betiko komertzianteak, gauzak lehhertzeko prest

    Deja una Respuesta
  3. Zornotzarra

    Zornotzan hasi dute hausteskunderako maratoia… hori dirudi behintzat

    Deja una Respuesta
  4. Zornotzarra

    Zornotzan hasi dute hausteskunderako maratoia… hori dirudi behintzat

    Deja una Respuesta
  5. dendaria

    Ixer-ko aparkalekua 2 urte beranduago? aspaldi esan ziguten parkin bat egingo zutela, dena gezurra…. zelaietako parkea dendariei laguntzeko orduak merke salduko zituztela esan ziguten, dena gezurra…. Nafarroako parkina zabaltzea ezinezkoa zela normatibak betetzen ez zituelako, dena gezurra…. hauteskueetan argazkia ateratzeko zain egon dira denbora luze honetan??

    Deja una Respuesta
  6. dendaria

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados