Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Antzerkia, bertsoak eta korrikaldia egongo dira asteburuan Elorrion Euskararen Eguna ospatzeko

ElorrioEuskararenEgunaAsteburu honetan burutuko den egitarau berezia prestatu du Elorrioko Udalak abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Egunaren harira. Antzerkia, bertsoak eta Fanfarrixo txarangak girotuko duen lasterketa herrikoiarekin osatuko da egitaraua.

Euskararen Egunaren inguruan prestatutako egitaraua barikuan abiatuko da ‘Ghero’ antzezlanaren emanaldiarekin. Agerraldia Arriola Antzokian izango da, 20:30etan hasita.

Agertokian azaltzen diren Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreak euskararen planetaren inguruan orbitatzen duten bederatzi istorio eskainiko dituzte, Jokin Oregiren zuzendaritzarekin eta Telleria beraren dramaturgiarekin.

Zapatuan eskainiko den ‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatua Gaztetxean izango da, 19:30ean hasita. Ekitaldian Uxue Alberdi, Maider Arregi, Maialen Akizu eta Nerea Elustondo bertsolariak arituko dira, Gari Otamendi eta Itziar Etxegia izango dira musikariak eta gaiak Aissa Intsaustik jarriko ditu. Saioan umorea, jolasa, gogoeta, emakumeen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartuko dira.

Domeka eguerdirako prestatutako ‘Urratsak euskaraz konpleju barik’ IV. korrikaldiarekin osotuko da egitaraua. Lasterketa 12.00etan abiatuko da Herriko plazatik eta partaideei mozorrotuta joatea eskatu zaie. Gainera, Fanfarrixo txaranga izango da ingurua girotzen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados