Zornotzako Andra Mari Ikastolako Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrek sortutako artelanekin egin den Ttipia erakusketa, urtarrilaren 28ra arte egongo da ikusgai Zelaieta zentroan.
Loraldia elkarteak bultzatutako eskolaren baitan sortutako ekimenaren helburuak transmisioa eta euskal kultura bizitzaren erdigunean kokatzea da.
Haurrek egindako lanak udazkenean ezagutu zituzten lau artista plastikoren adierazpide artistikoan oinarritzen dira: Eider Eibar ilustratzailea, Ainhoa Ortells margolaria, Elena Mendizabal eskultorea eta Eriz Moreno argazkilaria.
“Haurrek, egitasmo honen bitartez, sentipenak adierazteko kulturak betetzen duen paperaz ohartu dira, baita erakargarritasun kulturalaren indarraz jabetu ere” Loraldiko eragileen arabera.
Zornotzan antolatutako erakusketaz gain, Loraldia elkarteak izen bereko festibala egiten du udaberrian Bilbon.