Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka
Iurretako Udala

Ander Erzillak euskal kultura musikalari buruzko tailerra eskainiko du kontserbatorioan

Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskolak, 2021-2022 ikasturtean emangoko dituen ohiko ikasketak osatzeko ekimenak abiatuko ditu urrian. Alde batetik, ‘Euskal kantutegia XX. mendeko kantagintzan’ tailer berria eskainiko du Ander Erzilla irakasle durangarrak, eta bestalde, hitzaldi musikalen 25. edizioari ekingo dio Ana Celia Ormaetxeak.

Lehenengoz emango den tailerraren helburua “euskal kultura musikala transmititzea izango da, ondare hori ikuspuntu praktiko eta teorikotik hurbilduz”, zentroaren arduradunen esanetan.

Erzillak emango duen ikastaroa astean behin izango da eta ordubeteko iraupena izango du. Klaseak bi zatitan banatuko dira; lehenengoan, pieza ezberdinen azterketa teorikoa (forma, estiloa, testua, armonia) egingo  da, eta, bigarrenean, parte hartzaile guztien artean piezak abestuko dituzte, aurreko atal teorikoa kontutan hartuz.

Izen-ematea zabalik dago jada eta klaseak urritik aurrera hasiko dira, ostegunetan 20:00etan.

Hitzaldi musikalak

Bestalde, Ana Celia Ormaetxearen hitzaldi musikalen 25. edizioa urriaren 9an hasiko da. Aurten, ohiko modalitate presentziala eskaintzeaz gain, hitzaldiak streaming bidez emango dira. Berrikuntza horren bidez, bere etxeetatik edo beste edozein lekutatik jarraitu ahal izango dituzte ziklo berriko ekimenek Kurutzesantura gerturatu ezin direnek.

Jardueretako programa erabat interaktiboa izango da; horrela, hitzaldi osoa entzuteaz eta edukiak ikusteaz gain, aktiboki parte hartu ahal izango da galderekin edo partehartzaileen artean sortzen diren solasaldietan parte hartuz.

Jarduera hauetakoren bat egin nahi dutenek Durangoko Musika Eskolan eman dezakete izena edo 94 603 00 35 telefonora deitu dezakete.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Kurro

    ¿Y esta gente de la foto no tiene que guardar la distancia si no lleva mascarilla?
    Vaya ejemplo!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados