Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Amorebieta-Etxanoko Udalak abesti ez-sexistekin osatutako zerrenda egin du Spotifyn

amorebieta-spotify-movilAmorebieta-Etxanoko Udalak abesti ez-sexistak, Zor Hontzaren abestia edo Beldur Barik programaren zerrendako kantuekin osatutako profila ireki du Spotify plataforman. Baliabide digital horren bidez, “herritarrak animatu nahi ditu tokiko musika, arduratsua, errespetuzkoa eta ez-sexista kontsumitzera”, Udal arduradunen esanetan.

Karmen eta Santanatxu jaiei begira egindako ekimenarekin “publiko orokorra eta, bereziki, gazteak animatu nahi ditu datozen jaietarako hautatutako zerrenda baten bidez musika kontsumitzera”. Beldur Barik egitasmoa, esterako, Euskadiko erakundeek bultzatutako ekimena da “eta gazteen artean indarkeria sexista prebenitzera zuzenduta dago”.

Hainbat baliabide erabiltzen dituen egitasmo horren helburua, gazteen artean hausnarketak eta eztabaidak sustatzea nahi ditu, “gizartea eraldatzen laguntzeko, matxismoari aurre egiteko eta berdintasunezko gizarte bihurtzeko”.

Herritarrek Amorebieta-Etxanoko Udalak aukeratutako abestien zerrendaz gozatzeko egin behar duten gauza bakarra Spotifyn duen profila jarraitzea da.

Hedapen kanalak zabaltzea

Ireki berri duen profil horrekin, Udalak sare sozialetan duen presentzia handitzen jarraitzen du, “aro digital berri honetan atzean ez geratzearen garrantziaz jabetuta”. Izan ere, “hedapen-kanalak zabaltzea, optimizatzea eta eguneratzea lehentasuna da” Udalarentzat eta sare sozialek eskaintzen duten aukera baliatuz “herritarrekiko interakzioa sustatuko du”.

Udalak martxotik Facebook, Instagram eta Twitter plataformetan dituen profilei, orain, Spotify musika eta podcasten plataforma gehitu die.

  • Facebook: https://www.facebook.com/amorebietaetxanokoudala
  • Twitter: https://twitter.com/amoretxanoudala
  • Instagram: https://www.instagram.com/amorebietaetxanokoudala
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados