Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Amateur mailako sei bikote lehiatuko dira Euskal Jaietako
Zesta Punta txapelketan

fronton-ezkurdi-durango-cesta-punta-jan-alaiEzkurdi Jai Alai elkarteak, Durango Jai Alai zesta-punta eskolaren laguntzarekin, maiatzaren 29tik ekainaren 10era jokatuko den Euskal Jaiak Zesta Punta txapelketaren XIX. edizioa antolatu du.

Amateur mailako txapelketa honetan, Euskal Herriko zesta punta elkarte desberdinetako 12 pilotari onenetarikoak parte hartuko dute 6 bikotetan banatuta. “Parte hartzen duten puntisten kalitatea eta ekitaldiaren inguruko prestakuntza zaindua direla eta, giro handia” espero dute antolatzaileek.

Edizio honetan lehiatuko diren bikoteak Berriatua, Zumaia, Miarritze, Hondarribia, Donibane Garazi-Maule eta Mutrikuko klubetako partaideak dira.

Maiatzaren 20an hasiko den txapelketa, ligaxka formatuan jokatuko da. Sei bikoteak bi taldetan banatuko dira, eta lehiaketa hasiko den egunaz gain, maiatzaren 27an eta ekainaren 3an jokatuko dira partiduak, arratsaldeko 18:00etan hasita. Ekainaren 10ean, 18:00etan, jokatuko den finalean ligaxkako bi irabazleak izango dira aurrez aurre.

Ligaxkako jardunaldiak zein finala larunbatean jokatuko direnez, jaialdiak musikaz girotua egongo dira. Horretaz gain, txapelketara hurbiltzen diren ikusleen artean sari berezi bat emango duen zozketa egingo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados