Friso
Friso
Friso
Friso

‘Abarkas’ eta Ugartetxea Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetan izango dira

Eneko Abasolo 'Abarkas' izan zen Sestaoko ekitaldiko bertsolaririk onena.
Eneko Abasolo ‘Abarkas’ izan zen Sestaoko ekitaldiko bertsolaririk onena.

Eskualdeko beste bi ordezkarik lortu dute 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetarako txartela, Sestaon eta Igorren jokatutako kanporaketak irabazi ondoren. Zapatuan, Ezkerraldean jokatutako kanporaketan, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ izan zen onena eta atzo Arratian izan zen ekitaldian Beñat Ugartetxea gailendu zen.

‘Abarkasek’ Markina-Xemeinen izango den finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 19an, Sestaoko musika eskolako aretoan zapatuan jokatutako kanporaketa irabazi eta gero. Bertsolari iurretarrak 447 puntu batu zituen ekitaldian, Zortziko handian, Hamarreko Txikian zein Kartzelako ataletan beste bost partaideei irabaziz eta kanporaketako beste bi ataletako erregularrena izan ondoren.

‘Abarkas’ekin batera Arrate Illaro (431 puntu), Peru Vidal (426), Asier Galartza (411,5), Inazio Vidal (409) eta Josu Landeta (406) izan ziren kanporaketako partaideak.

Saioko gai emailea Idoia Anzorandia izan zen eta epaimahaikideak Alaitz Etxanobe, Ander Txakartegi, Iñaki Aurrekoetxea, Jon Jaio, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi izan ziren. Idazkaria berriz Itziar Basterretxea izan zen.

Ugartetxea garaile Igorren

Beñat Ugartetxea izan zen Igorreko saion puntu gehien lortu zituen bertsolaria.
Beñat Ugartetxea izan zen Igorreko saioan puntu gehien lortu zituen bertsolaria.

Asteburuko bigarren kanporaketa Igorreko Lasarte aretoan jokatu zen atzo eta agertokian izan ziren sei bertsolarien artetik onena Beñat Ugartetxea izan zen. Mallabian jaio eta Zornotza bizi den bertsolariak, azaroaren 27an Basaurin jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du.

Ugartetxeak Zortziko  handia, Puntu erantzunak, Hamarreko txikia eta Kartzela ataletan puntu gehien lortu zituen bertsolaria izan zen eta guztira 487 puntu metatu zituen. Ondoren Julen Erezuma (444), Malen Amenabar (437,5),  Iñaki Iturriotz (385), Arkaitz Zipitria (382) eta Paule Ixiar Loizaga (326) sailkatu ziren.

Saioko gai emailea Begoñe Olabarria izan zen, epaimahaikideak bezperan Sestaon izandako berberak  eta idazkari beharretan Itziar Basterretxea eta Itxaro Juaristi aritu ziren.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hurrengo kanporaketa Leioako Kultur Leioako auditorion izango da datorren zapatuan, arratsaldeko 17.30etan hasita. Saioan Txaber Altube abadiñarra izango da eta berarekin batera Ander Elortegi, Ibon Ajuriagojeskoa, Joseba Artza, Joseba Barandiaran eta Mikel Goiriena izango dira agertokian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados