Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Abadiñoko Udalak inkesta bidez ezagutu nahi du etxebizitza alokatzen duten herritarren profila

Abadiñon etxebizitza alokatzeko udal-laguntzak jaso ditzaketen pertsonen profila eta benetako egoera jakin nahi du Udalak, “kolektibo horren ahalik eta irudi errealena” lortzeko helburuarekin. Batez ere, 18 eta 35 urte bitarteko gazteen premiak ezagutu nahi dituzte.

Horretarako, galdetegi sinplea prestatu da Udalaren webgunean eta, lortutako emaitzen arabera, indarrean dagoen udal ordenantza egokituko da, hala badagokio. Galdetegia anonimoa da eta azaro osoa egongo da aktibo.

Hamar galdera

Inkestak hamar galdera ditu eta galdetegiaren bidez bizikidetza-unitatea, udalerrian erroldatuta egondako denbora, familiaren diru-sarrerak, alokairuaren kostua, alokairu-kontratu mota edo alokatutako etxebizitzaren tipologia, bezalako datuak jakin nahi dituzte.

“Etxebizitza eskuratzea gazteen emantzipazio-prozesuaren oztopo garrantzitsuenetakoa da”, Udal ordezkarien esanetan. Horrela, udalerrian alokairuan bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko pertsonengan zentratu da –aurretik laguntza jaso ala ez–, errealitatea udal ordenantzak ezartzen dituen baldintzekin bat datorren ala ez ikusteko.

“Laguntzak ahalik eta pertsona gehienengana iristea gura dugu, eta, horretarako, haien egoera ezagutu behar dugu, agian baldintzak zaharkituta geratu direlako. Lortutako datuekin ordenantza publikoa egokitu ahal izango dugu”, azaldu du Iñaki Rekalde Ogasun, Enplegu eta Ekonomia Sustapen zinegotziak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados