Abadiñoko Atxarte harrobi zaharretik harria ateratzen ari direla salatu du herritar batek, nahiz eta inguru horretan dauden bi ustiategien jarduera 1995etik etenda izan.
Bideoa grabatu duen abadiñarraren esanetan, irudiak “urriaren 20an grabatuta daude, goizaldeko 10:00ak aldera”. Egun horretan, “nire bikotearekin paseoan nindoala Atxarteko kanteran harria ateratzen ari zirela ikusi genuen, Urkiolako Parke Naturalaren barruan”.
Atxarten zeuden bi harrobietako ustiapena bat-batean eten zen eta bertan gelditu ziren abandonatuta hainbat eraikin, makineria, lanerako lanabesak eta harriak garraiatzeko ibilgailu astun.
Eremu horretako utzikeria ikusita, Berdeak Equok “berehala berritzeko” eskatu zien iaz Abadiñoko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari. Mikel Garaizabal alkateak berriz, egoera aztertuko zuela esan zuen.
Mikel Garaizabal alkateak berba asko egiten dau, asko prometidu ta ezer ere ez bete