Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Abadiñoko burduntzi bildots txapelketak 50 lehiakide bilduko ditu

Abadiñoko burduntzi bildots txapelketak 50 lehiakide bilduko ditu

50 partaide izango dira Abadiñoko Zelaietan bihar ospatuko den XXVII. Burduntziko bildots txapelketan. San Blas jaietako egitarauari amaiera ematen dion lehiaketa goizeko 9.00etan hasiko da eta eguerdian 350 lagunendako bazkari herrikoia izango da.

Abadiñoko Udalak antolatutako ekimena “mota horretako ekitaldien artean Euskadi osoan arrakasta gehien duenetakoa da”. Bost sari banatuko ditu; 100 euro, txapela eta garaikurra eskuratuko ditu irabazleak; 60 euro eta garaikurra bigarrenak; 40 euro eta garaikurra hirugarrenak, garaikur bana eta laugarrenak eta bosgarrenak.

Txapelketako parte hartzaile gehienak herrikoak eta Durangaldekoak dira eta Jose Luis Navarro alkateak azpimarratu zuenez, Abadiñok “gutxik bezala eusten dio Euskadin burduntziko bildotsaren tradizioari”. Bere esanetan “bldots erreak zoragarriak izaten dira eta jaigiroa, aparta”.

Trinkete alboko karpa baten erretako 50 bildotsak 13.45etan dastatuko dituzte epaimahaikideek. Sukaldari onenak aukeratzeko kontuan izango dute okelaren itxura, zaporea eta erre-puntua.

Ondoren 350 lagunendako bazkaria egingo da Zelaietako probalekuan eta bertaratzeko 20 euro balio duen txartela erosi behar da aldez aurretik, Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan. Bazkari ostean Gauargik alaitutako erromeria izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados