Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Mozorrotzeko garaia

Mozorrotzeko garaia

Atzoko ‘Eguen zuri’ eta gaurko ‘Bariku argal’ ospatu ondoren, Durangaldeko herri guztiak bete betean murgilduko dira bihar Karnabal giroan. Eta girotzen hasteko hainbat ekitaldi izango da gaur bertan Zornotzan eta Abadiñoko Traña-Matienan.

Asteazkenean hasi zituzten Inauteriak Zornotzan eta gaur arratsaldean izango den Perubeleren aurkezpena eta kalejira hasi aurretik, Standa Banda taldeak umeendako eskainiko duen erromeria izango da.

Gauean berriz, ‘Arrastoak’ antzezlana taularatuko da Zornotza Aretoan eta Emon eta En Tol Sarmiento taldeen kontzertua izango da Zelaieta parkean.

Bihar, tailerrak izango dituzte goizez eta arratsaldez Zelaieta Zentroan eta arratsaldeko 18.00etan ‘Dantzateke’ ikuskizuna jarriko du ikusgai Zirika Zirkus konpainiak.

Gaueko ekitaldiak Zelaietako karpan izango dira eta Akerbeltz taldeak girotutako erromeriaz gain 10 eta 17 urte bitarteko gazteen mozorro lehiaketa izango da.

Luis Urrengoetxea kalean berriz, mozorro lehiaketa propioa izango da, Mexiko delarik aukeratutako gaia. 

Surrandiek Durangon

Durangon eguerdi aldera hasiko dira ekitaldiekin surrandi goiztiarrenak; triki-poteoarekin hain zuzen. ‘Surrandi, surrangi, gaur Durangon nagusi’ dela eta, kalez kale ibiliko dira herriko hainbat dantzari eta Kriskitin, Txoritxu-Alai eta Tronperri taldeko kideek.

Eguneko saio nagusia, hala ere, arratsaldeko 18.00etan hasiko da Plateruena Kafe Antzokitik abiatuta. Txokolate beroa hartu ondoren, kalerik kale ibiliko dira surrandien konpartsako kideek, Jaizale txistulari taldea eta Tabira musika bandarekin bateran.

Abadiñoko Traña-Matienan txokolatada eta Dj Porruren saioa izango dituzte gaur arratsaldean. Bihar berriz, Iruñako Bizkarra fanfarriaren kalejira eta Galea orkestraren erromeria izango da. Bihar hasi eta asteartea arte berriz, Taberna Mozorrotuen IV. Txapelketa izango da.

Iurretan ere ospatuko dute ‘Zapatu karnabal’ eta guerdiko 12.30etan poteoari emango diote hasiera eta bi ordu geroago bazkaria izango da Askondon.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados