Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

‘Zornotzako ahotsak’ proiektuaren grabaketa berriak aurkeztuko dituzte

Amorebieta-Etxanoko euskarazko ondarea mantentzeko asmoarekin egindako azken grabaketen aurkezpena egingo da bihar, urriak 15, arratsaldeko 19.00etan Zelaieta zentroan. ‘Zornotzako ahotsak’ deituriko ekimena Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren barne kokatzen da eta bere asmoa “ondare ordezkaezinaren galera” eragoztea da.

Ekimen honen asmoa “herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jaso, eta herritarren artean zabaldurik, ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea” da.

Zelaieta zentroan aurkeztuko den atal berrian herriko hogeita hamalau edadeko pertsonari egindako elkarrizketak eta bideoan egindako grabaketen berri emango da. Elkarrizketatuek kontatzen dituzte antzinako pasadizoak, ohiturak eta bizipenak, eskuragarri daude www.ahotsak.com/amorebieta-etxano web orrian, lehenago egindako beste elkarrizketa batzuekin batera.

Euskal Herriko Ahotsak “azken belaunaldietan euskarazko ahozko transmisioan geratutako kolapsoari” aurre egiteko asmoarekin sortu zuen Badihardugu elkarteak 2003an. Sustatzaileen esanetan “eragin izugarria jasan dute hala ondare tradizionalaren transmisioak (tradizioak, erritoak, usadiozko lanbideak, etab.) nola azpi-euskalkien biziraupenak.

Azken 50 urteotan euskara estandarra edo batua nagusituz joan den neurrian, hainbat izan dira galtzeko zorian gertatu diren euskal hizkuntzaren eta kulturaren ondare-elementuak”.

‘Zornotzako ahotsak’ Badihardugu elkarteak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados