Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Hautua

Erdi lo nengoen ostiralean, lanerako bidean autobuseko atzealdetik zetorkidan elkarrizketak erabat iratzartu ninduenean. Ikastolako ume batzuen ama gazteak ziren, elebakarrak eurak eta ikastolako bileretan euskara hutsean egiten delako haserre. Harridura nagusitu zitzaidan hasieran, eta harridura kezkarekin uztartu zait buruan, barruko euskaldun irainduak agertzeko keinurik egin gabe. Hori ere harrigarria.

Milurteko historia du euskal herritarren hizkuntza honek. Arriskutik arriskurako jauziak eginez osatu du bere historia, eta salto bakoitzean amildegia gainditu behar izan du, beti aurrekoa baino are  sakonagoa. Egoera horretan ere, oztopo guztiak gainditu ditu eta bizirik dirau gero eta gehiagoren ahotan,pentsamenduetan, bihotz eta letretan. Herri xume baina kaskagogorra gurea…

Meritua aitortu behar zaio -eta gizarte honen gehiengoak aitortu egiten dio- euskara hitz erdirik esaten ez duen arren, umeak ikastolara bidaltzen dituenari. Meritua da, une honetan hautu askea delako. Duela berrogei urte, aukeraketarako parada txikienik ere ez zegoen ; amaren esnea euskara hutsez hartu, eta lehen narrukazoak eta lehen berbak euskaraz hartu eta eman ondoren, umeak eskolako kontuak hizkuntz atzerritar eta arraroan- gaztelania- egin behar zituen.

Baina, ez dezagun atzerako pausurik eman, garrantzia duen bakarra oraina delako. Gaur egun euskaraz sortu, jaio eta eskolaratuko zara, zure aukerak hala agintzen badizu. Beste kontu bat da euskara komunikatzeko edo funtzionatzeko hizkuntza izatea. Baina horretarako, hautu irmoa eta argia behar da. Ez inor edo ezer baztertzeko, baizik eta nork bere izaera adierazteko eta garatzeko. Nik neurea egin nuen. Euskalduna naiz eta hori nagusitzen zait barruan eta inguruan.

Euskarak oraingo eta etorkizuneko hiztunen eta inoiz hiztun izango ez direnen  babesa eta laguntasuna behar du. Ez gaude luma bat ere galtzeko moduan, luma baten ostean oilo osoa joan daitekeelako. Hiru ama gazte horiek euskaldun harrotasunetik harrokeriarako pausua egitea eragotzi didate. Lerro hauetatik esker mila,nire buruari ez baitiot aitortzen aurpegira eskertzeko moduko adorea .

Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna sortu zuen 1949an eta Nestor Basterretxeak 2005ean oparitu zion urteroko ospakizunarekin identifikatzeko ikurra. Urterik urtera, abenduaren 3a da euskarak gure beharra duela gogoratzeko eguna. Eta, urtero esaten dugun arren, egunero gogoratu behar dugun arren, ezinbesteko dugu berriro ekartzea: Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados