Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Durangoko Udala
Jesuitak Durango

Tamaina txikiko hondakin arriskutsuen bilketa errazteko lau minigarbigune jarri ditu Abadiñok

2025eko aurrekontu parte hartzaileetan, pilak eta ohiko zaborrontzietan bota ezin daitezkeen material txikiak jasotzeko edukiontzi gehiago jartzea lehenetsi zuten herritarrek. Eskaera horri erantzunez, lau minigarbigune jarri ditu Abadiñoko Udalak. Denera, 15.730 euroko inbertsioa egin du Udalak.

Zehazki, udalerriko lau puntu estrategiko hauetan jarri dituzte minigarbigune horiek: Traña plazan, Trañabarren kalan, Ferialeku plazan eta Kamiñopea kalean. Horietako bakoitzean, CDak eta DVDak, tresna elektriko eta elektroniko txikiak, pilak, LED bonbillak edo kontsumo txikikoak, inprimagailuko kartutxoak eta bateria eta metagailu txikiak bota ahal izango dira.

Instalazio berri horien bitartez, birziklatze erosoagoa eta eraginkorragoa bultzatu nahi du Abadiñoko Udalak: “Garbigune espezifiko batera joan beharrean, udalerriko lau puntu estrategikotan kokatu ditugu minigarbiguneak. Era horretara, erosotasuna hobetzen da, herritarrak erraz hurbildu daitezkeelako, eta modu arduratsuan birziklatzera bultzatzen da, herritarrak kontzientziatuz”.

Abadiñoko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu zerbitzu berri hau erabiltzera, ingurumena babesten eta gure ingurunea zaintzen laguntzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados