Garaiko Udala
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Udalak Abadiñoko Energia Berriztagarrien Komunitateko kide izatea onartu du aho batez

Udalak Abadiñoko Energia Berriztagarrien Komunitateko kide izatea onartu du aho batez. 2023an abiatu zen proiektua: zenbait herritarrek energia eredu jasangarriagoa eta parte hartzaileagoa bultzatzeko nahia adierazi zioten Udalari.

Herritarren hasierako bultzada horren ostean, Udalak beste udalerri batzuetako ereduak ikusi eta aztertu zituen, eta barne hausnarketa bat abiatu zuen proiektuari forma ematen hasteko. Egoera aztertuta, 2024ko apirilean, enpresa espezializatu bat kontratatu zen udalerrian energia komunitatea sortzeko, eta, ordutik, lanean aritu dira azken fase administratibo honetara iritsi arte.

Komunitatea Abadiñoko Energia Berriztagarrien Komunitatea izenarekin eratu da kooperatiba gisa, eta, horri esker, herritarrek, komertzioek, enpresa txikiek eta Udalak beren energia berriztagarria ekoitzi eta kontsumituko dute.

Udala eskubide osoko bazkide kontsumitzailea izango da, eta, horrek, sortutako energia zuzenean erabiltzeko aukera emango dio. Formula horri esker, Udaleko gastu energetikoa murriztuko da, eraikin publikoak tokiko energia berriztagarriarekin hornitu ahal izango direlako.

Horrez gainera, eguzki plakak instalatzeko teilatuak lagatzeak lehendik dauden azpiegiturak aprobetxatzea erraztuko du, lurzoruaren okupazio berririk egin behar izan gabe.

Onura ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak

Komunitatea martxan jartzeak hainbat abantaila ekarriko dizkio udalerriari. Esparru ekonomikoan, faktura elektrikoa murriztea, kanpo-finantzaketa eskuratzea eta berrikuntza teknologikoak txertatzeko aukera aurreikusten da.

Arlo sozialean, herritarrek aktiboki parte hartzea lortu nahi da, gizarte kohesioa bultzatzea eta sortutako energiaren zati bat egoera zaurgarrian dauden familientzat izango dela bermatzea. Halaber, energia aurrezteko sentsibilizazio-programak eta hezkuntza-ekintzak egitea aurreikusten da.

Ingurumenaren ikuspegitik, ekimenak CO2 isuriak murrizten eta Europan ezarritako jasangarritasuneko eta trantsizio energetikoko helburuetan aurrera egiten lagunduko du.

Lehenengo instalazioa Astolabeitian

Administrazio-lanen ondoren, lehenengo instalazioa egitea izango da aurreneko urratsa. Aurreikuspenen arabera, Udal Brigadak Astolabeitia kalean duen biltegiko teilatua izango da instalazio horiek jartzeko lekurik egokiena. Eraikinak lehendik ere badu energia berriztagarriko instalazio bat, eta, beraz, errazagoa izango litzateke edukiera handitzea eta modernizatzea. Era berean, kokapenak aukera emango du herritar gehienei zerbitzua emateko, autokontsumorako araudiak ezartzen duen bikilometroko erradioaren barruan baitago.

Lehen proiektu horren ostean, instalazioak handitzea aurreikusten du Udalak: “Ekimen honekin, Abadiñoko Udalak eredu energetiko jasangarriago, parte hartzaileago eta hurbilagoaren aldeko apustua indartu du, eta, herritarrek, paper aktiboa izango dute energiaren ekoizpenean zein kontsumoan. Erabaki honek, menpekotasun energetikoa murriztu eta burujabetza energetikoa lortzeko bidean aurrerapauso bat ematea suposatzen du”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados