Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Goitibera jaitsiera San Faustoetan

Aspaldi galdutako ohitura bat berreskuratuko da Durangoko San Fausto jaietan, hainbat urteko etenaldiaren ondoren goitibera jaitsiera egingo baita urriaren 15ean. Ekimena Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioarekin elkarlanean antolatuta dago.

Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea urriaren 12ra arte https://ehikf.eus webgunean. Informazio gehiago jaso edota zalantzak argitzeko, Durangoko Udaleko agenda@durango.eus helbide elektronikora edo 630 81 52 43 whatsapp zenbakira idatzi daiteke.

Urriaren 15ean egingo den jaitsieraren ibilbideak 500 metroko luzeera izango du, eta irteera Eguzkitza auzoan (Okarantza baserriaren parean) eta bukaera Tabiran (Intxaurrondo kalean) izango da. Lasterketak kategoria ezberdinak izango ditu: Neumatika, Arinak, Drift Bike eta Errodamentuzkoak. Kategoria bakoitzeko adibideak www.ehikf.eus web orrialdean daude erakusgai, baita arautegia ere. Egun berean goizeko hamaiketan umeei zuzendutako goitibera tailerra egongo da Intxaurrondo kalean.

Ekimena dela eta, urriaren 14an eta 15ean, Intxaurrondo kaleko 6, 8 eta 10 zenbakietako eta Arriluzea kalean dauden  biribilgune bien arteko aparkalekuak kenduko dira, partehartzaile eta ikusleen segurtasuna bermatzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Antonio Murillo

    Hola buenas tardes! Intento inscribirme para participar a la bajada de goitibera y no me deja inscribirme relleno todas las casillas y solo me deja llegar hasta la casilla tres y no me deja seguir los pasos para inscribir a este evento. Me pueden decir que pasa? Gracias

    Atentamente

    Antonio Murillo

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados