Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
BIDEOA

500 sinadura behar ditu Elorrioko Gure Esku Dago-k maiatzaren 7ko herri-galdeketa egiteko

Elorrioko Gure Esku Dago ekimenak maiatzaren 7rako iragarri duen herri-galdeketa egiteko beharrezkoak diren sinadurak biltzeari ekin zion zapatuan, Arriola Antzokian egindako ekitaldian. Agerraldian,  batzorde sustatzailearen aurkezpena ere egin zuten.

Herri-galdeketa ahalbidetzeko erroldaren %10aren sinadurak lortu behar dituzte, 700 inguru hain zuzen, eta lehehengo ekinaldian 200 sinadura bildu dituzte. Orain, behar dituzten gainontzeko 500ak biltzeari egingo diote eta Gure Esku Dagoren kideen esanetan “erronka handia dugu haurrez aurre. Horrexegatik, guztion sostengua eta lankidetza behar dugu”.

Bere sinadurarekin herri-galdeketa ahalbidetu nahi duten elorrixarrek, sinatzera pasa daitezke Gure Esku Dago-k Berrio-Otxoa kaleko 41 zenbakian duen lokaletik, astelehenetan (18:00etatik 19:00etara).

Bilketa ibiltariak

Eguenetan eta barikuetan berriz, Ibarra kalean eta Herriko plazan, hurrenez hurren, batuko dira sinadurak, 19:00etatik 20:30era. Gainera, bilketa ibiltariak egingo dira Elorrioko auzoetan, ekitaldietan eta abar.

Datorren maiatzaren 7an Elorrion egingo den herri-galdeketan “Euskal estatu burujabe bateko herritar izan gura dozu?” erantzun beharko dute herritarrek.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados