Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

500 euroko sariak banatuko ditu hileko azken asteburuan egingo den KineRally laburmetraien lehiaketak

AmorebietaKineRallyKartelaVertZornotzako Kine Zineklubak antolatutako KineRally lehiaketaren laugarren edizioa ospatuko da irailaren 28tik 30era bitartean. Ekimen honetako parte-hartzaileek 24 orduko epea izango dute filma laburra pentsatzeko, grabatzeko, editatzeko eta aurkezteko.

Lehiaketa barikuan, hilak 28, hasiko da, Zelaieta Zentroko auditorioan egingo den aurkezpen ekitaldiarekin. Bilera horretan emango dira ezagutzera taldeek edo banakako parte-hartzaileek bete beharko dituzten oinarriak zein edizio honetarako aukeratutako gaia.

Lehiakideek egindako pelikula guztiak zapatu iluntzerako aurkeztu beharko dira eta sari banaketa domeka eguerdian egingo da Zornotza Aretoan, publiko osoarentzako zabalik egongo den ekitaldian. Emanaldian lehiaketara aurkeztutako lan guztiak izango dira ikusgai, eta ondoren, 350 euro eta 150 euroko sariak banatuko dira bi lan onenentzat.

Marieta Soul, Beittu eta Ametx Erakunde Autonomoaren kolaborazioarekin antolatutako lehiaketan parte hartu nahi dituzten taldeek edo banakako parte-hartzaileek kinezinekluba@gmail.com helbidera idatzi behar dute izena emateko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados