Friso
Friso
Friso
Friso

#365ipuin laburren lehiaketaren testuak twitter edo posta bidez bidali ahal izango dira

365ipuinlehiaketa2016Berbaro elkarteak #365ipuin laburren lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du. Aurten ere hiru sari banatuko dira lehiaketak izango dituen hiru mailetako irabazleen artean eta ipuinak twitterren bidez bidali ahal izateaz gain, hainbat tokitan jarriko diren postontzietan ere sartu daitezke.

#365ipuin laburren lehiaketaren baldintza nagusiak aurreko bi edizioetako berdinak dira; hau da, ipuinak idazterakoan ezin direla 140 karaktere baino gehiago idatzi eta beharrezkoa dela #365ipuin esaldia sartzea. Berbaroko kideen arabera “mundu bat azal daiteke” 40 hizkitan.

Bazterrak  euskarazko ipuin laburrez betetzeko helburua duen ekimen honek, hiru azpiatal izango ditu. Bata, 0-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta Durangaldeko zein Zornotzako zenbait tokitan jarriko diren postontziak sartutako idazlan onena sarituko du. Irabazleak tableta eta liburu sorta eskuratuko du.

Bigarren azpiatala 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta kasu honetan ere jarritako postontzietan sartutako lan onena sarituko da. Irabazleak 100 euro eta liburu sorta jasoko ditu.

Hirugarren azpiatalak twitter bidez igorritako ipuin onena sarituko du eta irabazleak 100 euro eta liburu sorta jasoko ditu.

Lanak aurkezteko epea abenduaren 2an amaitzen da eta twitter bidez bidaltzeko #365ipuin traola erabili behar da. Posta bidez parte hartzeko berriz, www.berbaro.eus webgunera jo behar da postontziak non dauden ikusteko. Postontzien alboan orri bat egongo da ipuina bera eta parte hartzaileen datuak idazteko.

Sari-ematea abenduaren 14an, arratsaldeko 19.00etan, izango da Plateruena Kafe Antzokian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados