Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Laugarren eta seigarren sailkatu ziren Altube eta Azkarate Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioan

Ondarroako Beikozinin lehiatu ziren Txaber Altube abadiñarra eta Peio Azkarate durangarra.
Ondarroako Beikozinin lehiatu ziren Txaber Altube abadiñarra eta Peio Azkarate durangarra. (Argazkiak: Bertsozale Elkartea)

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Faseko hirugarren eta laugarren saioak jokatu ziren asteburuan Erandion eta Ondarroan. Lehenengo saioan ez zen Durangaldeko ordezkaririk lehiatu eta bigarrenean Txaber Altube eta Peio Azkarate aritu ziren, laugarren eta seigarren postuetan sailkatu zirela, hurrenez hurren.

Ondarroako Beikozini antzokia bete-bete egin zen domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Faseko laugarren saiorako. Eskualdeko Txaber Altube abadiñarra eta Peio Azkarate durangarrarekin batera, Hego Uribeko Iker Garitagoitia, Arratiako Iñaki Iturriotz, Busturialdeko Mikel Retolaza eta Lea-Artibaiko Nerea Ibarzabal izan ziren ekitaldiko lehiakideak.

Ekitaldiari hasiera ematen zion zortziko txikikoaren saioan Iturrioz, Retolaza, Ibarzabal eta Altubek lortu zituzten puntu gehien, baina hortik aurrera eginbeharreko lanetan, kopletan eta bakarkako lanetan hain zuzen, goitik behera nagusitu zen Ibarzabal.

Markinako bertsolariak 188,5 puntu metatu zituen guztira eta orain arte jokatutako lau saioetan puntu gehien lortu dituen lehiakidea da. Altubek laugarren postura lortu zuen 171 punturekin eta Azkarate seigarrena izan zen 132 punturekin. Bigarren eta hirugarren postuak Mikel Retolaza (174,5) eta Iñaki Iturriotzentzat (172) izan ziren eta bosgarrena Iker Garitagoitiarentzat (144,5).

Saioko epaimahaikideak Jon Jaio, Mirari Azula eta Miriam Juaristi izan ziren eta idazkaria Itziar Basterretxea. Gai emale lanetan berriz Zihara Enbeita aritu zen.

Erandioko Josu Murueta aretoan jokatu zen bezperan Udabarriko Faseko hirugarren saioa eta ekitaldiko irabazlea Uribe Kostako Arrate Illaro izan zen 188 punturekin.

Illaroren eskualde berekoa den Paule Ixiar Loizaga izan zen bigarrena 161 punturekin eta hirugarrena eta laugarrena Illart Gumuzio arratiarra eta Uribe Butroeko Aitor Esteban sailkatu ziren, kasu bietan 142,5 puntu lortuta. Gurutz Uruburu (137) eta Bikain Urkirik (94,5) osotu zuten partaideen zerrenda.

Irakulis lehiatuko da Derion

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen hurrengo kanporaketa datorren zapatuan, apirilaren 30ean, jokatuko da Derion. Gurea aretoan arratsaldeko 17.30etan hasiko den saioan eskualdeko ordezkari bakarra izango da, Xabier Irakulis zornotzarra hain zuzen.

Udabarriko Faseko gainontzeko saio guztietan sei bertsolari lehiatuko badira, Derioko saioan zortzi partaide igoko dira agertokira. Irakulisekin batera Aissa Intxausti lekeitiarra, Beñat Vidal leioaztarra, Itxaso Paia eta Imanol Uria getxoztarrak, Ion Berrocal bilbotarra, Koldo Gezuraga gernikarra eta Mikel Goiriena mungiarra.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados