Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

207 iurretarrek etxeko suteei aurre hartzeko zerbitzua izango dute azarotik aurrera

207 iurretarrek etxeko suteei aurre hartzeko zerbitzua izango dute azarotik aurrera

80 urtetik gorako 207 iurretarren etxebizitzetan jarriko du Iurretako udalak Etxeko suteei aurre hartzeko zerbitzua. Azaroaren amaieran martxa izango den zerbitzua doakoa izango da herritarrentzat, udalak kostu osoa bere gain hartuko duelako.

Ekimenaren asmoa “alerta denbora gutxitzea da, biziak salbatu ahal izateko”, etxeetan suteak hauteman eta kontrolatzen laguntzen duen sistema horrek “babes maila handia eskaintzen dielako pertsonei eta ondasunei”.

Zerbitzua etxebizitzara egindako bisita bakarrean eskaintzen bada ere, egitasmoak hiru fase ditu. Lehenengoan arrisku-maila hautemateko prebentzioko ikuskapenak egitez gain, segurtasunerako jakin beharreko oinarrizko ideiak azaldu dira eta autobabeserako eskuliburua emango zaie bizilagunei; bigarrenean, etxea obrarik egin gabe kea detektatzerakoan zarata handia egiten duen aparatua jarriko da eta, hirugarren fasean, eraikuntzako krokisak egingo dira ebakuazioak errazteko.

“Egun gutxi barru ondo identifikatutako talde tekniko bat aurretiaz udalaren gutuna jaso duten etxebizitzetara joaten hasiko da”, azaldu dute Iurretako udaletik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados